Politika -

Eusko Legebiltzarra

Memoriaren Institutuak EAJren, PSEren eta EH Bilduren babesa jaso du

Elkarte horren sorrera aurreikusten duen lege proposamena aintzat hartzeko EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk emandako babesari esker. PPk eta UPyDk, berriz, aurka bozkatu dute.

Eusko Legebiltzarra. EFE.
Eusko Legebiltzarra. EFE.
Memoria institutuak aurrera egin du EAJ, PSE eta EH Bilduren botoekin

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoriaren eta Elkarbizitzaren Institutua sortzeko urrats berri bat eman du gaur Eusko Legebiltzarrak, elkarte horren sorrera aurreikusten duen lege proposamena aintzat hartzeko EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk emandako babesari esker. PPk eta UPyDk, berriz, aurka bozkatu dute.

Memoriaren Institutuaren helburu nagusia gerra zibiletik gaur egun arte Euskal Herrian gertatutakoa biltzea eta biktima guztien memoria jasotzea da.

Institutuaren sorrera proposatzen duen egitasmoa EAJk eta PSE-EEk adostu zuten. 1960 eta 1978. urte artean motibazio politikoko indarkeriak eragindako biktimak ere jasoko ditu. Izan ere, historian zehar Euskal Herrian izandako indarkeria mota guztiak jaso nahi ditu testuak: Gerra Zibilekoak, diktadurakoak, ETArenak eta terrorismoaren aurkakoenak, “guztiek sufrimendu bera” dutela ulertuta.

EH Bilduk lege proposamena aintzat hartzearen alde egin du baina, Julen Arzuaga bozeramaileak azaldu duenez, koalizioak ez du lege horren edukia begi onez ikusten. “Giza eskubide guztiak agertzen dira paisaian, baina denak ez dira Institutuaren oinarrian egongo”.

Bestalde, Borja Semper PPko bozeramaileak iragarri du popularrek ponentzia horretan parte hartuko dutela, legearen inguruko emendakinak eztabaidatzeko. UPyDk ere parte hartuko du, “gatazkaren teoriaren” aurka egin ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra albisteak Alderdi politikoak berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Gogora