Politika -

Hitzaldia Madrilen

Felipe Gonzalez: 'Kataluniaren independentzia ezinezkoa da'

Estatu federala osatzeko proposamena egin du PSOEk eta "ideia ona" dela uste du buruzagi sozialista ohiak.

Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia. EFE
Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia. EFE
Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Kataluniako independentzia helburu gisa ezinezkoa" dela adierazi du gaur Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohiak. Independentziara jotzeak "haustura politiko eta soziala" eragin dezakeela gaineratu du. Haustura hori konpontzeko "30 edo 40 urte" beharko dituztela uste du.

Kataluniako Gobernuaren helburu independentistak hizpide izan ditu Gonzalezek Madrilen.

"Kataluniako independentzia helburu gisa ezinezkoa da, errepikatuko dut, ezinezkoa", azpimarratu du Gonzalezek.

Estadu federala

Estatu federala osatzeko proposamena egin du PSOEk eta "ideia ona" dela uste du buruzagi sozialista ohiak.

"Estatu federala ideia ona izateaz aparte irtenbide bakarra da", Gobernuko presidente ohiaren ahotan. "Espainia zer den argi dut; izan ere, 14 urtez gobernatu dut ideia horrekin", erantsi du.

Pere Navarro PSCko buruzagiarekin "desadostasunak" dituela azaldu du Gonzalezek, "baina Navarro asko errespetatzen dut erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidagatik, nahiz eta zer erabaki nahi den ez zehaztu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika Espainia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Felipe González azken ordukoa