Politika -

Diada 2013

Eskuin muturreko talde batek Kataluniako egoitza bati eraso egin dio

Bost pertsona arin zauritu dira. Beirateak apurtu, apalategiak lurrera bota eta negarra eragiteko gasa bota dute.

Diada Madril
Diada Madril
Generalitateak Madrilen duen egoitzan eraso egin dute

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Katalunia Espainia da'' oihu artean, Kataluniako Generalitateak Madrilen duen Blanquerna egoitza kulturalaren kontra erasoa egin dute 15 bat gaztek asteazken honetan, arratsaldeko azken orduan. Bertan, Diada ospatzeko ekitaldia egiten ari ziren 40 bat lagun, eta horietako bost arin zauritu dira. Hiru hospitalera igorri behar izan dituzte.

Erasotzaileek egoitzaren hainbat beirate apurtu eta apalategiak lurrera bota dituzte. Halaber, negarra eragiteko gasa bota dute, eta tokia hustu behar izan dute.

Hainbat diputatu zeuden barruan, tartean Iñaki Anasagasti jeltzalea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Onze setembre Politika albisteak Delituak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Madrilgo gertakizunak Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa Eskuin muturreko mugimenduak