Politika -

'Parot doktrina'

Zerrenda: 24 preso aske jada, Estrasburgoko epaia aplikatuta

86 presori eragiten die 'Parot doktrina'ren indargabetzeak, tartean ETAko 56 (eta 'Langraiz bidea' hartu duten beste zazpi), GRAPOko zazpi eta GALeko bat.

Ines del Rio ETAko presoa. EFE
Ines del Rio ETAko presoa. EFE
Ines del Rio ETAko presoa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerrenda: 'Parot doktrina' ezarri dieten presoak

ETArekin lotutako presoak

- Ines del Rio Prada (ASKE)

Estrasburgoko Auzitegiak berretsi egin zuen 'Parot doktrina' ezarri izana legez kanpokoa izan zela. Auzitegi Nazionalak premiazko bilera egin zuen ebazpenaren berri izan ostean, eta presoa askatzeko agindua eman zuen. Del Riok dagoeneko igaro du lehenengo gaua kalean.

- Henri Parot

Doktrina ezarri zioten lehenengo presoa. 5.000 urtetik gorako kartzela-zigorra, 26 hilketagatik.

- Juan Lorenzo Lasa Mitxelena,

374 urteko kartzela-zigorra, sei hilketa eta heriotzak eragin zituzten 4 atentatu egiteagatik.

- Jose Antonio Lopez Ruiz,

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 1.210 urteko kartzela-zigorra, 13 hilketa eta heriotzak eragin zituzten 8 atentatu egiteagatik.

- Santiago Arrospide Sarasola,

3.122 urteko kartzela-zigorra, Hipercorreko atentatuan izan zuen arduragatik.

- Txomin Troitiño Arranz (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat.

- Patxi Gomez Lopez (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. 48 urteko kartzela-zigorra, erakunde armatuari laguntzeagatik eta lehergaiak gordetzeagatik.

- Juan Manuel Piriz Lopez (ASKE)

Auzitegi Nazionalak ETAko presoa libre uzteko agindua eman zuen, Estrasburgoko Auzitegiaren epaiak eragiten diola iritzita. Pirizek 29 urte eta 8 hilabete igaro ditu kartzelan.

- Joseba K. Artola Ibarretxe (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. 262 urteko kartzela-zigorra, bi hilketagatik eta heriotza eragin zuen atentatu batengatik.

- Pedro Mª Rezabal Zurutuza (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 189 urteko kartzela-zigorra, zenbait hilketa eta atentatutan parte hartzeagatik eta erakunde armatuko kide izateagatik.

- Antonio Alza Hernandez (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 69 urteko kartzela-zigorra, erakunde armatuko kide izateagatik eta lehergaiak gordetzeagatik.

- Juan A. Urkizu Ormazabal

41 urteko kartzela-zigorra, hilketagatik, erakunde armatuari laguntzeagatik eta armak gordetzeagatik.

- Luis Mª Azkargorta Belategi (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Araba taldeko kide izatea egotzita. 1985ean, Gasteizen, lapa-bonba batekin Felix Gallego Salman polizia nazionala hil zuen taldeak.

- Juan Mª Gabirondo Agote (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 124 urteko kartzela-zigorra, hilketa batengatik, heriotza eragin zuen atentatu batengatik eta erakunde armatuko kide izateagatik.

- Francisco J. Lujanbio Galdeano (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 54 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuten bi atentatutan parte hartzeagatik.

- Jose Angel Biguri Camino

59 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuen atentatu batengatik eta hilketa saiakeragatik.

- Miguel Turrientes Ramirez (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 55 urteko kartzela-zigorra, hilketagatik eta erakunde armatuko kide izateagatik.

- Pedro Juan Odriozola Agirre (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 162 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuen atentatu batengatik, lehergaiak gordetzeagatik eta bi lapurretagatik.

- Inmaculada Pacho Martin

549 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuten lau atentaturengatik, bi hilketagatik eta erakunde armatuko kide izateagatik.

- Ignacio Fernandez de Larrinoa

178 urteko kartzela-zigorra, bi hilketa, heriotza eragin zuen atentatu bat eta bi hilketatan parte hartzea leporatuta.

- Ignacio Orotegi Otxandorena

206 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, hilketa saiakera bat, armak eta lehergaiak edukitzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Joseba Zugadi Garcia

68 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat eta heriotza eragin zuen atentatu bat leporatuta.

- Santos Berganza Zendegi

60 urteko kartzela-zigorra, hiru hilketa saiakera egotzita.

- Juan Jose Legorburu Gerediaga

746 urteko kartzela-zigorra, 8 hilketa, heriotza eragin zuten 6 atentatu, 21 hilketa saiakera eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jose R. Martinez de la Fuente

241 urteko kartzela-zigorra, 3 hilketa, heriotza eragin zuten bi atentatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Inmaculada Noble Goikoetxea (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 397 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuten bi atentatu, bi hilketa, beste hilketa batzuetan parte hartzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jesus Diaz de Heredia (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 45 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuen atentatu bat, armak edukitzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Juan Carlos Arruti Azpitarte

1.285 urteko kartzela-zigorra, 14 hilketa, heriotza eragin zuten 10 atentatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jose Felix Zabarte Aginaga (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 262 urteko kartzela-zigorra, 3 hilketa, heriotza eragin zuten lau atentatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Joaquin Urain Larrañaga

421 urteko kartzela-zigorra, 3 hilketa, heriotza eragin zuen atentatu bat eta hilketa saiakerak leporatuta.

- Bautista Barandalla Iriarte

75 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Luis Mª Lizarralde Izagirre

74 urteko kartzela-zigorra, bi hilketa, hilketa saiakera bat eta mehatxuak leporatuta.

- Miren Maitane Sagastume Arrieta

267 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, heriotza eragin zuten bi atentatu, hilketa saiakerak eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Nicolas Francisco Rodriguez

114 urteko kartzela-zigorra, bi hilketa, armak eta lehergaiak edukitzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Javier Martinez Izagirre

744 urteko kartzela-zigorra, 6 hilketa, heriotza eragin zuten 7 atentatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jose Ignacio Urdiain Ciriza (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. 492 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, heriotza eragin zuten bi atentatu eta hilketa saiakera batzuk leporatuta.

- Miren Josune Onaindia Susaeta

68 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, heriotza eragin zuen atentatu bat eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Pedro Mª Solana Arrondo

128 urteko kartzela-zigorra, atentatu saiakera bat, lehergaiak gordetzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Elias Fernandez Castañares (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. Elias Fernandez Castañares Orbaizeta taldeko kidea izan zen eta 27 urte eman ditu kartzelan. 288 urteko zigorra ezarri zioten bi hilketagatik.

- Ignacio Erro Zazu

947 urteko kartzela-zigorra, 4 hilketa, heriotza eragin zuten 6 atentatu, 22 hilketa saiakera eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jokin Mirena Sancho Biurrun (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. Jokin Mirena Sanchori 156 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, besteak beste, Jesus Blanco Cereceda Noaingo aireportuko arduraduna 1983an hiltzeagatik, eta Diego Torrente Reverte polizia nazionala 1984an akabatzea leporatuta.

- Josefa Uzkudun Etxenagusia (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 73 urteko kartzela-zigorra, erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jose Arizmendi Oyarzabal

595 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, heriotza eragin zuten lau atentatu, hilketa saiakera batzuk eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jesus Mª Mendinueta Flores

584 kartzela-zigorra, heriotza eragin zuten 6 atentatu, lapurreta batzuk eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jose I. Etxeberria Pascual

336 urteko kartzela-zigorra, lau hilketa, heriotza eragin zuten 3 atentatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Javier Goldaraz Aldaya

341 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuen atentatu bat, 6 atentatu, 11 hilketa saiakera eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Iñigo Akaiturri Irazabal

60 urteko kartzela-zigorra, eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Iñaki Rekarte Ibarra

357 urteko kartzela-zigorra, lau hilketa eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Gotzone Lopez de Luzuriaga

177 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuen atentatu bat, bi hilketa, hilketak ezkutatzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Fernando del Olmo Vega

688 urteko kartzela-zigorra, 3 hilketa, heriotza eragin zuten sei atentatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Juan Ignacio Delgado Goñi

128 urteko kartzela-zigorra, 8 terrorismo delitu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Ramon Uribe Navarro

91 urteko kartzela-zigorra, terrorismoarekin lotutako delituengatik eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Juan Jose Zubieta Zubeldia

1.851 urteko kartzela-zigorra, 8 hilketa, heriotza eragin zuten bi atentatu, 55 hilketa saiakera eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Isidro Garalde Bedialuneta (ASKE)

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. 169 urteko zigorra ezarri zioten, besteak beste, hiru hilketagatik. 1985ean atxilotu zuten eta 28 urte zeramatzan kartzelan.

- Jon Koldo Aginagalde Urrestarazu

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu ostean libre uztea agindu zuen bederatzi presoetako bat. Aginagaldek 29 urte eman ditu preso, eta 67 urteko kartzela-zigorra jaso zuen 80ko hamarkada hasieran Hernaniko merkatari bat eta guardia zibil bat hiltzeagatik.

- Raul Ibañez Diez (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste 12 presorekin batera. 65 urteko kartzela-zigorra, atentatu batzuk eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

 

'Langraiz bidea' hartu duten ETAko presoak

- Andoni Alza (ASKE)

Libre geratu den 'Langraiz bide'ko lehen presoa. 30 urteko kartzela-zigorra, erakunde armatuko kide izatea eta armak eta lehergaiak gordetzea leporatuta.

- Fernando de Luis Astarloa

100 urteko kartzela-zigorra, bi hilketatan eta hainbat atentatutan parte hartzeagatik.

- Joseba Arizmendi

Hilketa batengatik eta hilketa saiakera batengatik zigortu zuten.

- Txetxu Perez Nanclares

18 urteko kartzela-zigorra, guardia zibil baten hilketan parte hartzeagatik.

- Carmen Gisasola

Bost hilketagatik zigortua. 10 urteko kartzela-zigorra bete zuen Frantzian.

- Joseba Urrusolo Sistiaga

1997tik preso. 449 urteko kartzela-zigorra jaso zuen 16 hilketa eta bi bahiketa leporatuta.

- Kepa Pikabea

20 hilketa baino gehiagotan parte hartzeagatik zigortu zuten.

 

GRAPOrekin lotutako presoak

- Jesus Cela Seoane

73 urteko kartzela-zigorra, bi terrorismo delitu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Concepcion Gonzalez Rodriguez

61 urteko kartzela-zigorra, lapurreta, armak eta lehergaiak edukitzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Encarnacion Leon Lara

98 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, heriotza eragin zuen atentatu bat eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Olga Oliveira Alonso (ASKE)

Auzitegi Nazionalak azaroaren 14an utzi zuen libre, beste hainbat presorekin batera. 97 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuen atentatu bat, hiru terrorismo delitu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Jaime Simon Quintela

163 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, 13 lapurreta, mehatxuak, armak eta lehergaiak edukitzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Guillermo Vazquez Bautista

257 urteko kartzela-zigorra, bi hilketa, heriotza eragin zuten lau atentatu, terrorismoa eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

- Mª Jesus Romero Vega

75 urteko kartzela-zigorra, 2 hilketa, heriotza eragin zuten bi atentatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

 

GALekin lotutako presoa

- Ismael Miquel Gutiérrez

65 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat, lehergaiak eta armak edukitzea eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

 

Galiziako Herri Askearen Armada Gerrillariarekin lotutako presoa

- Josefa Rodriguez Porca

83 urteko kartzela-zigorra, heriotza eragin zuen atentatu bat, hilketa saiakera bat, terrorismoa, atentatu bat eta erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

 

Hilketak, bortxaketak... leporatuta zigortutako presoak

- Juan Manuel Valentin Tejero

64 urteko kartzela-zigorra, bahiketa, bortxaketa, hilketa eta sexu-gehiegikeriak leporatuta.

- Pedro Luis Gallego Fernandez

273 urteko kartzela-zigorra, 10 bortxaketa, bi hilketa eta hiru sexu-eraso leporatuta.

- Pablo Manuel Garcia Ribado (ASKE)

Madrilgo Lurralde Epaitegiak libre utzi zuen azaroaren 13an. 1.721 urteko kartzela-zigorra, 74 bortxaketa eta 6 sexu-eraso egiteagatik.

- Manuel Lorenzo Vazquez

220 urteko kartzela-zigorra, 5 hilketa eta 6 bahiketa leporatuta.

- Jesus Vela Martinez

220 urteko kartzela-zigorra, 5 hilketa eta 6 bahiketa leporatuta.

- Miguel Ricart Tarrega

1.186 urteko kartzela-zigorra, 3 hilketa eta 4 bortxaketa leporatuta.

- Abel de Jesus Vasquez Garcia

50 urteko kartzela-zigorra, hilketa bat eta hilketa saiakera bat leporatuta.

- Joaquin Villalon Diez

52 urteko kartzela-zigorra, bi hilketagatik.

- Pedro Antonio Seco Martinez

90 urteko kartzela-zigorra, hiru hilketagatik.

- Manuel Mallo Martinez

44 urteko kartzela-zigorra.

- Jose Sanchez Sanchez

61 urteko kartzela-zigorra, sexu-erasoak eta lapurretak egotzita.

- Pedro Jose Romero Hernandez

30 urteko kartzela-zigorra, bortxaketa batengatik eta hiru bahiketagatik.

- Habit Diop Seydi

38 urteko kartzela-zigorra, bi bortxaketagatik.

- Arturo Abal Iglesias

96 urteko kartzela-zigorra, sei bortxaketagatik.

 

******Zerrendan ez dira zigorra eragin duten delitu guztiak agertzen; larrienak soilik jaso dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Politika albisteak Presoak bideoak ETA gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa GAL albisteak Estrasburgoko Auzitegia epaiak