Politika -

Elkarrizketa

Lopez: 'Proiektu sozialista ez da luxuzko hoteletan eztabaidatu behar'

Gazte Sozialisten Nazioarteko Batasunak "arrazoia" duela eta Internazional Sozialistaren bilerak ez liratekeela "bost izarretako hoteletan" egin behar iritzi dio PSE-EEren idazkari nagusiak.

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusia.
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu duenez, "proiektu sozialistaren defentsak ez du bat egiten bost izarreko hotelekin".

Patxi Lopezi elkarrizketa egin diote Radio Euskadin, eta Beatriz Talegon Gazte Sozialisten Nazioarteko Batasunaren idazkari nagusiak "arrazoia" duela aitortu du. Izan ere, Talegonek salatu zuen Internazional Sozialistaren buruzagiak bilerak egiten ari direla "bost izarretako hoteletan" eta ordezkariak "luxuzko autoetan" iristen direla.

Patxi Lopezen esanetan, "proiektu ezkertiar bat defendatzen denean, gehien sufritzen dutenekiko elkartasuna erakutsi nahi denean, beste gauza batzuk egin behar dira, zeren proiektu sozialista etikoa da eta ia bizitzeko modu bat da".

Kongresua

PSE-EEk aurreko asteburuan Bilbon egin duen kongresuari dagokionez, alderdiak "bere osotasunean berritu ditu ideiak", izan ere, proiektu politikoa berritu gabe pertsonak aldatzea "iruzurra" izango litzateke.

Berriro lehendakarigai izango ote den galdetuta, Patxi Lopezek esan du alderdia izango dela erabakia hartuko duena, eta horren alde eginez gero, berak gustura aurkeztuko lukeela bere burua lehendakari izateko.

Ustelkeria

Bestalde, "justuak" egiteko deia egin du politikarien inguruan iritzia ematen denean, "ustelak" egon "badaudelako", baina denak ez direlako ustelak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Politika Patxi Lopez PSE-EE Albisteak Gaur Albisteak Irratia euskaraz Irrati programazioa Ostatuak