Politika -

Barcenas auzia

Diputatu ohi batek aitortu egin du PPn diru beltzean kobratzen zela

Jorge Trias Sagnier diputatu ohiaren esanetan, PPko buruek 10.000 euro arteko pizgarriak kobratzen zituzten hilero, diru beltzean.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko eta PPko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko eta PPko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko eta PPko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPko diputatu ohi batek aitortu egin du buruzagi 'popularrek' pizgarriak kobratzen zituztela alderdi barruan, eta, are gehiago, diru beltzean jasotzen zituztela.

Aitorpena Jorge Trias Sagnier diputatu ohiak (1996-2000) egin du, El Pais egunkariari igorritako artikulu batean. Horren esanetan, hain zuzen ere, PPko buruek 10.000 euro arteko pizgarriak kobratzen zituzten hilero; hori bai, Ogasunari aitortu barik.

PPren ustezko ustelkeria sarearen harira izen-abizenekin testigantza eman duen lehen lekukoa da.

"Kontua aspalditik dator eta ez dute konpondu nahi izan, ezin izan dutelako. Orain ez da ezer deitoratzeko garaia, baizik eta azalpenak emateko garaia", adierazi du.

Polemika ostegunean hasi zen. Egun horretan, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak (Gurtel auzian inputatuta dago) Suitzan 22 milioi euro izan zituela jakin zen. Hurrengo egunean, gainera, Barcenasek PPko buruen soldaten parte bart diru beltzean eman zituela publikatu zuen El Mundo egunkariak.

PPren bilera

Ekaitz politiko honen erdian, PPren Batzorde Nazionala bildu egingo da gaur.

Bilera polemika piztu baino lehenagotik zegoen deituta, eta, beraz, ez dago aurrez ikusita gaia hizpide hartzea. Dena dela, partaideek aztertu egin beharko dute gertatutakoa.

PPko presidenteak (Mariano Rajoy), zuzendaritzako kideek, presidente autonomikoek, buruzagi autonomikoek, senatariek eta europarlamentariek osatzen dute alderdiko Batzorde Nazionala.

Beste diruzain baten hitzak

Bestalde, Angel Sanchis PPko diruzain ohiak ukatu egin du Barcenasek bere semaren enpresarekin loturarik duela.

Horrela, Sanchisek ukatu egin dute Barcenas eta horren emaztea bere enpresen bazkide direla dioten albisteak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea