Mundua -
Gerra komertziala
% 50 gehiagoko muga-zergak jarriko dizkiola mehatxu egin dio Trumpek Txinari
AEBko presidenteak asteartera arteko epea eman du, Beijingek bere muga-zergak kentzeko.
AGENTZIAK | EITB Media
Donald Trump AEBko presidenteak mehatxu zuzena egin dio Txinari: % 50 gehiagoko muga-zergak ezarriko dizkio, asteartea bukatu baino lehen Beijingek ezaritakoak kendu ezen.
Era berean, gerra komertzialari buruz Txinak eskatutako negoziazioak "bertan behera" utziko dituela ere aurreratu du agintariak.
Joan den astean, Trumpek % 34ko muga-zergak ezarri zizkion Txinari. Horren ondorioz, Beijingek ere % 34koak jarri zizkien AEBko produktuei. Iraganean ezarritakoekin batera, orotara % 54ko zergak agindu ditu Trumpek Txinaren aurka.
Bere aldetik, Beijingek ohartarazi du "presioa eta mehatxuak" ez direla "modu egokia" Txinarekin harremanak izateko.
Trump prest agertu da herrialde guztiekin "negoziatzeko", betiere helburua AEBko defizit komertziala murriztea bada.