Mundua -
Muga-zergen gerra
Trumpen muga-zergak zertan diren ulertzeko gida
Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga politiken arloan neurri ugari iragarri dutu azken egunotan, iragarri ondoren zuzendu edo zehaztuak batzuk. Iragarpen horiek herrialde eta bloke ekonomiko kaltetuen erantzun-oldea eragin du.
Agentziak | EITB Media
Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga politiken arloan neurri ugari iragarri dutu azken egunotan, iragarri ondoren zuzendu edo zehaztuak batzuk. Iragarpen horiek herrialde eta bloke ekonomiko kaltetuen erantzun-oldea eragin du.
Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioen muga-zergak eta Mexiko, Txina eta Kanadatik datozen produktuei intentsitate eta irismen desberdinarekin aplikatutakoak sartu dira indarrean.
Trumpek Europar Batasuneko (EB) ardoa eta beste edari alkoholdun batzuk zergapetzeko mehatxua egin ondoren, honako hau da egoera:
Indarrean dauden AEBetako muga-zergak
Martxoaren 4tik aurrera:
· % 25eko muga-zergak Mexikotik eta Kanadatik etorritako inportazioei (% 10ekoa Kanadako produktu energetikoen kasuan). Karga horietatik salbuetsita daude, oraingoz, automobilaren sektorea eta merkataritza askeko itunak (T-MEC) estaltzen dituen ondasunak. Eremu horietan, zergak apirilaren 2an sartuko dira indarrean.
· % 10eko muga-zergak Txinako produktuei. Karga horri % 10eko aurreko beste karga bat gehitu behar zaio, otsailetik indarrean dagoena.
Martxoaren 12tik aurrera:
· Munduko herrialde guztietako altzairu eta aluminioaren inportazioen % 25eko muga-zergak. Kanadaren kasuan tasa hori % 50eraino igoko zuela esatera iritsi zen Trumpek.
Iragarrita dauden eta data duten AEBetako muga-zergak
Apirilaren 2an:
· Aurreikuspenen arabera, indarrean sartuko dira T-MECek babestutako Mexikoko eta Kanadako produktuen muga-zergak eta bi herrialde horietako automobil-sektorekoak, aldi baterako kanpoan geratuak.
· Nekazaritzako, farmaziako eta automobilen sektoreko produktuen inportazioen muga-zergak indarrean jartzea espero da, baita mikrotxipenak eta erdieroaleenak ere. % 25 ingurukoak izan daitezke.
Iragarritako baina behin betiko datarik gabeko AEBetako muga-zergak
AEBk otsailaren 13an iragarri zuen produktu estatubatuarrak zergapetzen dituzten herrialdeei "erantzuteko" muga-zergak ezarriko zizkiela. "Aste" edo "hilabete" batzuen epean etor daitezkeela esan zuen Trumpek.
AEBko muga-zergen mehatxuak
Otsailaren 21ean, Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, enpresa estatubatuarrei tasa digitalak ezartzen dizkieten herrialdeei muga-zergak ezartzeko mehatxua eginez.
Ostegun honetan, AEBko presidenteak mehatxu egin du ardoari eta Europar Batasunetik (EB) datozen gainerako edari alkoholdunei % 200eko zerga ezarriko diela, Bruselak whisky estatubatuarraren inportazioak zergapetzeko dituen asmoak direla eta.
Beste herrialde batzuen eta merkataritza-blokeen eranztuna
Trumpen administrazioak iagarritako neurri horiek guztiek erantzun ugari eragin dituzte kaltetutako herrialde edo blokeen aldetik, eta AEBen aurkako neurriak ere iragarri dituzte:
· EB: Europako Batzordeak (EB) 26.000 milioi euroko balioa duten produktu estatubatuarren inportazioen gaineko muga-zerga mailakatuak aplikatuko ditu, AEBk altzairuaren eta aluminioaren esportazioei ezarritako kargei erantzuteko.
Apirilaren 1ean 4.500 milioko balioa duten produktu estatubatuarrak zergapetuko ditu, eta apirilaren 13an 18.000 milioirainokoak.
Zergapetutako produktuak industria-ondasunak (altzairua, aluminioa, ehunak, etxetresna elektrikoak...) eta nekazaritza-ondasunak (eskortako hegaztiak, behi-haragia, arrautzak, barazkiak eta itsasoko elikagaiak) lirateke.
· Txina: Txinako Gobernuak bi muga-zerga ezarri dizkie AEBko produktuei, bata otsailaren 10ean eta bestea martxoaren 10ean. Karga horiek % 10 eta % 15 artekoak dira, eta petrolioari, gasari, ikatzari, kotoiari eta nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuei eragiten diete.
· Kanada: Kanadako Gobernuak 20.700 milioi dolarreko balioa duten produktu estatubatuar batzuei % 25eko muga-zerga kobratzen hasi da ostegun honetatik (martxoak 13), besteak beste, ordenagailuak, erremintak eta altzairua.
AEBk altzairuari eta aluminioari jarritako zergei erantzuteko muga-zerga horiek martxoaren hasieratik 30.000 milioi dolar kanadarreko (19.170 milioi euro) balioa duten produktuetan aplikatzen zituenei gehitzen zaizkie.
· Mexiko: Mexikok apirilaren 2ra arte itxarongo du AEBk ezarritako muga-zergei erantzuteko.