Mundua -

'EUROPA BERRARMATU'

Von der Leyenek proposatu du "800.000 milioi inguru" mobilizatzea, EBn defentsa indartzeko

'Europa Berrarmatu' planak tresna berria du, eta, horri esker, estatu kideei 150.000 milioi emango zaizkie mailegutan; Ukrainarako ere erabili ahal izango da.

Ursula Von der Leyen. Argazkia: EFE
Ursula Von der Leyen. Argazkia: EFE

Ursula Von der Leyen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak hainbat proposamen aurkeztu ditu, tartean, "800.000 milioi euro inguru" mobilizatzea espero du, Europar Batasunean defentsa indartzeko.

Planak tresna berria du, eta, horri esker, estatu kideei 150.000 milioi emango zaizkie mailegutan; Ukrainarako ere erabili ahal izango da.

Alemaniako politikariak aurkeztu zuen 'Europa Berrarmatu' izenez bataiatutako plana, komunikabideen aurrean egindako adierazpen labur batean.

"Europa Berrarmatu planak defentsarako 800.000 milioi euroko gastua ekarri lezake, Europa seguru eta erresilientea izan dadin", adierazi du Von der Leyenek.

Europako Batzordearen presidenteak zehaztu duenez, planak bost zati ditu, "tresna" berri bat barne. Tresna horrek 150.000 milioi euroko maileguak emango dizkie estatu kideei, defentsan inbertitu dezaten.

"Funtsean, hobeto eta elkarrekin gastatzea da kontua, eta paneuroparren gaitasunez ari gara, hala nola aireko eta misilen aurkako defentsaz, artilleriako, misiletako eta munizioko sistemez, droneez eta droneen aurkako sistemez, baina baita ziberespaziotik mugikortasun militarrerako beste behar batzuei heltzeko ere, adibidez", azaldu du.

Tresna horri esker, estatu kideek eskaria bateratu eta elkarrekin erosi ahal izango dute. Hori adierazi du Batzordearen presidenteak.

"Ekipamendu honekin, jakina, estatu kideek Ukrainari ematen dioten laguntza handitu dezakete, beraz, Ukrainarako berehalako ekipamendu militarra egongo da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak