Mundua -

Siriako gatazka

Amnistia orokorra agindu du Bachar Al Asad Siriako presidenteak

Asteartea aurretik delituak egin dituztenei eragingo die presidenteak onartutako 71 zenbakiko dekretuak.

Siria
Siria
Siriako gatazka herriaren bihotzera iritsi da

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bachar Al Asad Siriako presidenteak amnistia dekretua eman du, eta gaur arte delituak egin dituzten eta espetxean preso daudenei eragingo die amnistiak, SANA albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez.

Amnistia horretatik kanpo utzi ditu, erregimenaren kontra ari edo aritu direnak.

“Al Asad presidenteak 71 zenbakiko dekretua onartu du, eta indultua eskaini die 2012ko urriaren 23a aurretik delituak egin dituztenei”, albiste agentziak ohar bidez adierazi duenez.

Lajdar Brahimi Siriako gatazkako nazioarteko bitartekariak musulmanen Sakrifizio jaiaren harira (datorren ostiralean hasiko da), su-etena aldarrikatzeko eskatu zien bi aldeei, bakoitzak bere aldetik.

Al Asad presidenteak egiten ari den ahalegina eskertu zion Brahimi bitartekariari, eta edozein ekimen onartzeko prest agertu zen bileran, beti ere Siriaren burujabetza errespetatzen bada, eta atzerriko indarren esku-hartzea eragozten bada.

Su-etenaren harira, Siriako Armada Askeak, oposizioko talde nagusiak, Siriako erregimenari pausoak emateko eskatu dio, asmo onak dituela frogatzeko.

Amnistia gehiagoEz da Al Asadek amnistia ematen duen lehen aldia 2011ko martxoan Siriako gatazka hasi zenetik. Aurretik hainbat amnistia dekretu eman ditu, baina horiek kanpoan uzten zituzten hilketa egozten zitzaien presoak.

Bachar Al Asad Siriako presidenteak amnistia dekretua eman du, eta gaur arte delituak egin dituzten eta espetxean preso daudenei eragingo die amnistiak, SANA albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez. Amnistia horretatik kanpo utzi ditu, erregimenaren kontra ari edo aritu direnak.“Al Asad presidenteak 71 zenbakiko dekretua onartu du, eta indultua eskaini die 2012ko urriaren 23a aurretik delituak egin dituztenei”, albiste agentziak ohar bidez adierazi duenez. Lajdar Brahimi Siriako gatazkako nazioarteko bitartekariak musulmanen Sakrifizio jaiaren harira (datorren ostiralean hasiko da), su-etena aldarrikatzeko eskatu zien bi aldeei, bakoitzak bere aldetik. Al Asad presidenteak egiten ari den ahalegina eskertu zion Brahimi bitartekariari, eta edozein ekimen onartzeko prest agertu zen bileran, beti ere Siriaren burujabetza errespetatzen bada, eta atzerriko indarren esku-hartzea eragozten bada. Su-etenaren harira, Siriako Armada Askeak, oposizioko talde nagusiak, Siriako erregimenari pausoak emateko eskatu dio, asmo onak dituela frogatzeko. Amnistia gehiagoEz da Al Asadek amnistia ematen duen lehen aldia 2011ko martxoan Siriako gatazka hasi zenetik. Aurretik hainbat amnistia dekretu eman ditu, baina horiek kanpoan uzten zituzten hilketa egozten zitzaien presoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gerra Siria Gaurko titularrak Albisteak Siria gaur