Mundua -
AEB-Errusia
Trumpek Ukraniako gerraren amaieraz hitz egin du Putinekin, 'New York Post' egunkariaren arabera
AEBko presidenteak gerra "lehenbailehen" bukatzeko itxaropena dauka. Errusiako Gobernuak ez du Trumpek Putinekin telefonoz izan omen duen elkarrizketari buruz ezer adierazi nahi izan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AEBko presidente Donald Trumpek New York Post egunkariari emandako elkarrizketa batean adierazi du Errusiako presidente Vladimir Putinekin hitz egin duela, baina ez du zehaztu noiz egin duten berba, ezta zenbat alditan egin duten ere.
"Nahiago dut ezer ez esan", erantzun du Putinekin noiz hitz egin duen galdetu diotenean. Hartara, ez du argitu urtarrilaren 20an presidente kargua hartu zuenetik elkarrekin hitz egin duten ala ez.
"Harreman ona" dutela azpimarratu du, eta gerra "lehenbailehen" bukatzeko itxaropena duela erantsi.
Putini hildakoak axola zaizkiola nabarmendu du. "Ez du nahi duela hiru urte hasitako Ukrainako gerran jende gehiago hiltzea", azaldu du.
Errusiako Gobernuak, bestalde, ez du Trumpek Putinekin telefonoz izan omen duen elkarrizketari buruz ezer adierazi nahi izan.