Mundua -

HAUTESKUNDEAK ERRUMANIAN

Sozialdemokratek irabazi dituzte Errumaniako Parlamenturako hauteskundeak, inkesten arabera

PSDk hiru puntu baino gutxiago galduko lituzke 2020ko legealdiekin alderatuta. Analistek uste zuten Errumanian eskuinerako aldaketa izango zela, aurreko asteko Georgescu errusiazalearen ustekabean garaipena lortu zuen eta. Beraz, kontaketa ofiziala eg itxaron beharko da zer datorren ikusteko.

Marcel Ciolacum Errumaniako lehen ministroa, PSDkoa. Argazkia: EFE
Marcel Ciolacum Errumaniako lehen ministroa, PSDkoa. Argazkia: EFE
Marcel Ciolacum Errumaniako lehen ministroa, PSDkoa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuan dagoen Alderdi Sozialdemokratak (PSD) irabazi ditu Errumaniako Parlamenturako hauteskundeak, botoen % 26 eskuratuta, hauteslekuak itxi ostean egindako lehen inkesten arabera.

Errumaniarren Batasunerako Aliantza (AUR) ultranazionalista bigarren izango litzateke botoen % 20rekin, eta hirugarren, agintean dagoen Alderdi Nazional Liberala (PNL, zentro-eskuinekoa), % 15 ingururekin. Laugarren, Uniunea Salvati România (USR) zentroko alderdi nazionalista, % 15ekin.

Analistek uste zuten Errumanian eskuinerako aldaketa izango zela, aurreko astean Calin Georgescu errusiazaleak ustekabean hauteskunde presidentzialetan garaipena lortu zuen eta. Botoen ia % 23 lortu zituen, izan ere, Georgescuk. Baina egindako inkestaren arabera, ez da horrela izango. Hori bai, inkestek ez zuten orduan garaipen hura aurreikusi, eta, beraz, itxaron egin beharko da kontaketa ofiziala amaitu arte, oraingoan asmatu duten jakiteko.

Aurreikusitakoa betez gero, PSDk ehuneko hiru puntu baino gutxiago galduko lituzke 2020ko legealdiekin alderatuta, eta PNLk, berriz, 10 puntuko beherakada izango luke.

Hauteskunde legegileek nahasmen handia eragin dute Errumaniako politikagintzan igaro berri den astean Georgescuren ezusteko garaipenagatik eta, ondoren, Konstituzio Auzitegiak agindutako zenbaketagatik, iruzurraren susmoak zirela eta.

Georgescu estrategia sofistikatuta erabili zuen TikToken eta ehunka milioi bistaratze lortu zituen, baina adierazi zuen ez zuela dirurik gastatu kanpainan. Horrek susmoak sortu ditu legez kanpoko finantzaketa erabili ote duen edo atzerriko interferentziarik izan ote den.

Orain arte, Errumania giltzarri izan da Itsaso Beltzeko eskualdeko egonkortasunari eusteko, eta NATOren funtsezko aliatu izan da Ukrainari mendebaldetik laguntza iristarazteako. Orain, ziurgabetasun politikoko egoera berri batean murgilduta dago herrialdea.

Hauteskundeetako emaitzak argitu ostean, estatuburua arduratuko da gobernua osatu beharko duen lehen ministroa izendatzeaz, behin bi ganberak eratuta eta bi presidenteak izendatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak