Mundua -

Epaiketa

Aita Santuaren etxezainak errugabea dela esan du

Aita Santuaren dokumentuen filtrazioen eskandaluaren bigarren epaiketa egunean, Aita Santuak gertatzen zena jakin behar zuela adierazi du etxezainak.

Paolo Gabriele Benedicto XVI.a Aita Santuaren etxezaina. EITB
Paolo Gabriele Benedicto XVI.a Aita Santuaren etxezaina.
Paolo Gabriellek ez du ezer ukatu epaiketaren bigarren egunean

00:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paolo Gabriele Benedicto XVI.a Aita Santuaren etxezainak errugabea dela esan du eta ukatu egin du dokumentuak lapurtu izana; "Aita Santuaren konfiantzari traizio egin izana", onartu du, ordea.

46 urteko etxezainaren aurkako epaiketaren bigarren egunean, Georg Gänswein Aita Santuaren idazkariak ere deklaratu du. Azken honek adierazi duenez, inoiz ez zuen etxezainaren aurkako susmorik izan, maiatzaren 19an "Sua Santita" liburua argitaratuta ikusi zuen arte.

Maiordomoaren iritziz, Aita Santuak jakin behar zuen Vatikanoan zer gertatzen ari zen.

Gabrielen etxebizitzaren erregistroan, milaka dokumentu atzeman zituzten, horietako asko originalak, Aita Santuaren bulegotik hartutakoak. Halaber, Murtziako Unibertsitate Katolikoak emandako 100.000 euroko txeke bat, ustezko urrezko pipita bat, eta 1512 .urteko La Eneida liburuaren ale bat. Gabrielek ez zekiela bere etxera nola iritsi ziren adierazi zuen.

Epaiketan, aspalditik Aita Santuaren idazkariaren bulegotik dokumentuak hartzen zituela esan du, baina komunikabideei ezkutuan ematea ez zela hasierako asmoa zehaztu du, nahiz eta azkenean horrela gertatu zen.

Vatikanoan ikusten zuen "nahasmen" egoerak bultzatu zuela dokumentuak bildu eta fotokopiatzera gaineratu du.

"Banekien ondorioak ordainduko nituela, baina ez naiz dokumentuak prentsari pasatu dizkion bakarra izan", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea