Mundua -

TURKIA

Turkiak bonbak jaurti ditu Sirian eta Iraken, ustez PKK taldeak atzo Ankaran egindako erasoari erantzunez

Turkiako Defentsa Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, "32 helburu terrorista" suntsitu dituzte bart egindako bonbardaketetan.

Ankara, atzo, atentatuaren ondoren. Argazkia: EFE
Ankara, atzo, atentatuaren ondoren. Argazkia: EFE
Ankara, atzo, atentatuaren ondoren. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Gobernuaren gerra-hegazkinek hainbat bonbardaketa egin dituzte bart Irak eta Siria iparraldean, atzo ustez PKK Kurdistango Langileen Alderdiak Ankaran egindako atentatuari erantzunez.

Turkiako Defentsa Ministerioak gaur goizean zabaldutako oharraren arabera, "32 helburu terrorista" suntsitu dituzte bart egindako bonbardaketetan, eta "operazio gehiago" egingo dituztela iragarri dute. 

Bost pertsona hil eta 22 zauritu zituzten atzo Turkiako Industria Aeroespazialaren egoitzaren kontrako erasoan, Ankara kanpoaldean. Ustezko bi erasotzaileak, gizonezko bat eta emakumezko bat, tiroz hil zituzten Turkiako segurtasun indarrek.

Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatuaren egiletza, eta erasotzaileak ez dituzte identifikatu. Nolanahi ere, erasoa izan eta berehala Turkiako Gobernuak PPK jo zuen errudun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Eguneko albisteak Albisteak Turkia Irak Siria