Mundua -

VENEZUELA

Edmundo Gonzalezek ukatu egin du Espainiak Venezuelatik ihes egitera behartu zuela, PPk esandakoa gezurtatuz

Espainiako Atzerri Ministroak barkamena eskatzeko eta atzera egiteko eskatu dio PPri. Halaber, Espainiak Venezuelan duen enbaxadorearen egoitzan izandako bileraren inguruko xehetasunak ematera gonbidatu du Edmundo Gonzalez.

Edmundo Gonzalez junto a Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearekin. Argazkia: EFE
Edmundo Gonzalez junto a Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearekin
Edmundo Gonzalez junto a Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearekin. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako oposizioko buruak argitu du Espainiako Gobernuak ez zuela behartu Venezuelatik atera eta Espainian babesa hartzera. Uztailaren 28ko hauteskundeetan presidentegai izan zenak azken orduetan argitaratutako komunikatuaren ondotik, esandakoa zuzendu eta barkamena eska dezala eskatu dio PSOEk PPri.

Venezuelako oposizioko buruak zehaztu du ez Espainiako Gobernuak ezta Ramon Santos Espainiak Venezuelan duen enbaxadoreak ere ez zutela mehatxatu.

Espainiara lekualdatzeko gestio guztiak Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak erraztu eta gainbegiratu zituela nabarmendu du Edmundo Gonzalezek, "nire ongizatea eta erabakitzeko askatasuna bermatuz". Azaldu duenez, egindako gestio diplomatikoen helburua bere irteera erraztea zen, "inolako presiorik egin gabe".

Horrela, bere lekualdatzearn inguruan sortutako "zalantza edo gaizki-ulertuak" argitu nahi izan ditu, eta Espainiako agintariei eskerrak eman dizkie "giza eskubideak babesteko laguntzagatik eta konpromisoagatik".

Bestalde, Edmundo Gonzalezek azpimarratu du Venezuelako agintariek dokumentu bat sinatzera behartu zutela Venezuelatik alde egin aurretik, Nicolas Madurok uztaileko hauteskundeak irabazi zituela onartuz. Gonzalezek Espainiako enbaxadan sinatu zuen Venezuelatik atera ahal izateko dokumentua, eta Esteban Gonzalez Pons PPko kideak "estatu kolpean" nahastuta egotea leporatu dio Espainiako Gobernuari.

Venezuelan, bien bitartean, Nicolas Maduro presidenteak esan du bera Edmundo Gonzalez baino "jazarriago" eta "mehatxatuago" dagoela. 

Espainiako Atzerri Ministroak barkamena eskatzeko eta atzera egiteko eskatu dio PPri

Edmundo Gonzalezek oharra kaleratu eta "10 ordura", PPko inork Espainiako Gobernuari "irainengatik eta kalumniengatik" barkamena eskatu ez izana deitoratu du Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak.

Delcy Rodriguezek eta Edmundo Gonzalezek Espainiak Venezuelan duen enbaxadan izandako bilera nork proposatu zuen galdetuta, Albares ministroak esan du "Espainiako enbaxadorearen egoitzan gertatu zena" argitzeko baimena duen pertsona bakarra Edmundo Gonzalez dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro