Mundua -

Migrazioa

Alemania muga guztiak kontrolatzen hasiko da astelehenean, kritikei entzungor eginda

"Malguak eta segurtasun eskakizunen araberakoak" izango dira Frantziako, Luxenburgoko, Herbehereetako, Belgikako eta Danimarkako mugetan sei hilabetez ezarriko dituzten kontrolak.

Polizia bat Alemaniako muga kontrolatzen. Argazkia: EFE
Polizia bat Alemaniako muga kontrolatzen
Polizia bat Alemaniako muga kontrolatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan hasita, irailaren 16tik aurrera, mugak kontrolatzen hasiko da Alemania, migrazio irregularra murrizteko asmoz-edo, inguruko herrialdeek neurria gaitzetsi duten arren. Neurria Europako zirkulazio askeko eremuaren aurkakoa dela dioten kritikek.

"Malguak eta segurtasun eskakizunen araberakoak" izango dira Frantziako, Luxenburgoko, Herbehereetako, Belgikako eta Danimarkako mugetan sei hilabetez ezarriko dituzten kontrolak. Orain arte, Suitzako, Austriako, Txekiako eta Poloniako mugak zituzten kontrolpean.

Horri buruz Olaf Scholz kantzilerrak larunbatean Brandenburgon egindako ekitaldi batean esan zuen neurri egokia dela.

"Ez dugu legez kanpoko migraziorik nahi", baieztatu zuen, eta adierazi ez dela "ona" iaz Alemaniara iritsi ziren 300.000 etorkinetatik asko babesik gabe egotea.

"Alemania ez da bizilagun batzuekin fidatzen. Zoritxarrez, ezin dugu pentsatu gure bizilagun guztiak guk nahi bezala arituko direnik", erantsi zuen.

Scholzen koalizioa presiopean dabil agintzen Alemanian eskuin muturrak izan duen goraldiak eraginda. Gainera, oposizio demokristaua behin eta berriz ari da eskatzen Alemaniako mugetan asilo eske ari diren pertsonak kanporatzeko, nahiz eta Gobernuak esan Europako eskubideen kontra doala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Alemania Eguneko albisteak Albisteak Olaf Scholz