Mundua -

Frantzia

Mendekotasun kimikoaren biktimaren alabak eta errainak ere abusuen biktima izan daitezkeen susmoa dute

"Bat-batean jakin nuen, nire aita zen gizonak, nire konfiantza osoa zuenak, zintzotzat nuenak, bere alaba errespetatzen zuena, nitaz harro zegoena, beti animatzen ninduenak, argazkiak atera zizkidala nik jakin gabe, biluzik", adierazi dio alabak auzitegiari.

Caroline Darian eta Gisele Pelicot, Avignongo epaitegian, ostiral honetan. EFE.
Caroline Darian eta Gisele Pelicot, Avignongo epaitegian, ostiral honetan. EFE.
Caroline Darian eta Gisele Pelicot, Avignongo epaitegian, ostiral honetan. EFE.

Agentziak | EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteetan beste gizon batzuek bortxa zezaten konortea galtzeraino senarrak drogatu zuten Gisele Pelicoten alabak eta errainak hitz egin dute gaur, delitu hoien akusatu nagusi Dominique Pelicoten aurkako epaiketan. Avignongo epaitegian euren lekukotza ematean, azaldu dute susmoa dutela beraiek edo akusatuaren bilobak ere abusuen biktima izan daitezkeela. 

Caroline Darianek kontatu du nola bere bizitzak eta aitaz zuen pertzepzioak "kataklismoa" jasan zuela, amak deitu zionenan senarrak egin zizkionak ustekabean jakin zituela kontatzeko. 

"Nire aita maite nuen, ezagutzen nuela uste nuen gizonaren irudia maite nuen, gizon osasuntsu, jator eta zentzudunaren irudia maite nuen", azaldu du Darianek Dominique Pelicoti buruz.

Avignongo (Frantziako hego-ekialdea) Krimenen kontrako Auzitegian egin den aurreko bistan, tokiko prentsak azaldu duenez, Dariani bere aitaren artxiboetan agertu ziren argazki batzuen inguruan galdetu diote. 

"Bat-batean jakin nuen, nire aita zen gizonak, nire konfiantza osoa zuenak, zintzotzat nuenak, bere alaba errespetatzen zuena, nitaz harro zegoena, beti animatzen ninduenak, argazkiak atera zizkidala nik jakin gabe, biluzik", adierazi dio alabak auzitegiari.

Argazkiak atera zizkion unean, amari gertatu moduan, drogatuta zegoen uste osoa du. 

Biktimaren errainak ere lekukotza eman du ostiral honetan. Pelicotek emakumeari etxeko komunean bere baimenik gabe ateratako argazkiak zituen.

Errainak nabarmendu duenez, kezkatuta dago akusatuak bere biloben aurka egin zitzakeen krimenengatik, oso maitekorra baitzen haiekin, eta sarritan geratzen baitziren berarekin bakarrik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Delituak Frantzia Epaiketak Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak