Mundua -

AEB

Zerbitzu Sekretuak onartu du Trumpen aurkako erasoa "hamarkadetan egindako akatsik handiena" izan dela

Ordezkarien Ganberako batzorde baten aurrean, Kimberly Cheatle zerbitzuko zuzendariak bere gain hartu du agentziaren "erantzukizun osoa".

Kimberly Cheatle Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Sekretuko zuzendaria. Argazkia: EFE
Kimberly Cheatle Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Sekretuko zuzendaria. Argazkia: EFE
Kimberly Cheatle Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Sekretuko zuzendaria. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kimberly Cheatle Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Sekretuko zuzendariak gaur Kongresuaren aurrean onartu duenez, Donald Trump presidente ohiaren hilketa saiakera agentziaren "akatsik handiena" izan da "hamarkadetan".

Ordezkarien Ganberako batzorde baten aurrean, Cheatlek bere gain hartu du agentziaren "erantzukizun osoa", eta erasoaren inguruko ikerketekin elkarlanean ari direla ziurtatu du.

"Uztailaren 13an Donald Trump presidente ohia hiltzen saiatzea Zerbitzu Sekretuak hamarkadetan izan duen akats handiena da", esan du Cheatlek batzordearen aurrean egindako hasierako adierazpenetan. Errepublikanoek Cheatleren dimisioa eskatu dute, Trumpen segurtasunaz arduratzen den agentziaren buru gisa.

Audientzian zehar, errepublikanoek protesta egin dute Cheatlek galdera gehienei erantzuteari uko egin diolako, operazioan zerk huts egin zuen argitzeko hainbat ikerketa abian daudela argudiatuta.

Dagoeneko Alejandro Mayorkas AEBko Segurtasun Nazionaleko idazkariak onartu zuen hilketa saiakera segurtasun "akatsa" izan zela. "Horrelako zerbait ezin dela gertatu esaten dudanean, akats bati buruz ari naiz", nabarmendu zuen Mayorkasek CNNri egindako adierazpenetan.

Trump balaz zauritu zuen uztailaren 13an Butlerren (Pennsylvania), mitin batean parte hartzen ari zela, presidente ohiarengandik 140 metrora teilatu batera igo zen tiratzaile batek, baina segurtasun perimetrotik kanpo.

Lekukoek erasoa gertatu baino bi minutu lehenago eman zuten tiratzailearen berri. 20 urteko gazte bat zen, eta oraindik ez dakite zergatik egin zuen. Zerbitzu Sekretuko agenteek segituan hil egin zuten.

Trumpen tiratzaileak errifle batekin egin zuen tiro teilatu batetik, 200 metro baino gutxiagora
Trumpen tiratzaileak errifle batekin egin zuen tiro teilatu batetik, 200 metro baino gutxiagora
Trumpen tiratzaileak errifle batekin egin zuen tiro teilatu batetik, 200 metro baino gutxiagora

0:30

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump