Mundua -
GOI BILERA
Ukrainari laguntza militar handia emanda hasi da NATOko Goi Bilera
Joe Bidenek iragarri zuen Ukrainari aire-defentsa indartzeko "laguntza historikoa" eskainiko diotela Estatu Batuetako, Alemaniako Herbehereetako, Errumariano eta Italiako gobbernuek.
EITB MEDIA
NATO barruan dauden 32 estatuburu eta gobernuburuek asteartean ekin zioten Washingtongo goi bilerari, Aliantzaren 75 urteak ospatzeko. Jon Biden AEBko presidentea anfitroi izan zuten, eta agintarian Ukrainako aireko defentsak indartuko dituztela iragarri zuen goi-bileraren lehenengo egunean.
"Gaur, NATO inoiz baino boteretsuagoa da, 32 nazio ezberdinen indarrari esker", adierazu zuen Bidenek AEBetako hiriburuko Andrew W. Mellon auditorioan egin zen oroipen-ekitaldian. Toki horretan bertan, Ipar Atlantikoko itunaren sinadura egin zuten 1949ko apirilaren 4an.
Astearteko ekitaldian, Bidenek iragarri zuen Ukrainari aire-defentsa indartzeko "laguntza historikoa" eskainiko diotela Estatu Batuetako, Alemaniako Herbehereetako, Errumariano eta Italiako gobbernuek.
Volodímir Zelenski Ukrainako presidentea ere Washingtonen dago, eta "emaitza ukigarria" lortu duela adierazi zuen atzo, bere eskaera nagusietako bat Patriot sistemak jasotzea baitzen.
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak, bestalde, Aliantza igarotzen ari den une "erabakigarrian" zentratu zuen bere hitzaldia, Errusiak Ukrainaren aurka egindako gerra "belaunaldietan izandako segurtasun krisi handiena" dela azpimarratuz.
Norvegiako politikariak aitortu zuen aliatuek Ukrainari emandako babesa lortzea ez dela erraza izan, eta "kostuak eta arriskuak" dakartzala "Errusia erasokor" baten aurrean: "Arrisku handia izango da Errusiak Ukraina irabazten badu. Ezin dugu hori gertatzen utzi ", adierazi zuen.
Buruzagi aliatuek asteazken honetan hasiko dituzte goi-bilera honetako lan-saioak, defentsa-politika indartzeko asmoz.