Mundua -

WIKILEAKS

Aske utzi dute Julian Assange, Estatu Batuetako Gobernuarekin akordioa lortuta

Estatu Batuetako Gobernuarekin lortutako akordioaren arabera, Assange Espioitza Legea urratzeagatik errudun deklaratuko da bihar, epailearen aurrean. Bertan, 62 hilabetera zigortuko dute, baina zigor hori Londonen beteta duenez, aske geratuko da.

Julian Assange. EFE
Julian Assange
Julian Assange Ipar Marianetara bidean da AEBetako gobernuarekin akordioa sinatzeko

0:33

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileakseko sortzailea aske utzi du Londreseko Auzitegi Gorenak, Estatu Batuetako Gobernuarekin akordio batera iritsi ostean. Assangek bost urte baino gehiago eman ditu Londreseko espetxe batean.

Estatu Batuetako Gobernuarekin lortutako akordioaren arabera, Assange Espioitza Legea urratzeagatik errudun deklaratuko da bihar, epailearen aurrean. Pazifikoan, Iparraldeko Marianetan deklaratuko du. Bertan, 62 hilabetera zigortuko dute, baina zigor hori Londonen beteta duenez, aske geratuko da. 

"Julian Assange libre dago. Ekainaren 24ko goizean irten da Belmarsheko segurtasun goreneko espetxetik, 1.901 egun bertan eman ondoren. Londresko Auzitegi Nagusiak fidantzapeko askatasuna eman dio, eta Stansted aireportuan aske utzi dute arratsaldean, hegazkin batean sartu eta Erresuma Batutik abiatu ostean ", azaldu du Wikileakseko X sare sozialean publikatutako ohar batek.

Izan ere, AEBetako komunikabideek jakinarazi dute, agiri judizial baten arabera, Assangek eta AEBetako Justizia Departamentuak akordio bat lortu zutela Wikileaksen sortzaileak bere burua erruduntzat jo zezan. Hala, 62 hilabeteko kartzela-zigorra eskatuko zioten; hain zuzen, Erresuma Batuan kartzelatuta eman duen denbora eta, beraz, aske geratuz.

Ameriketako Estatu Batuetako justiziak 18 delitu leporatu zizkion Assangeri Espioitza Legea urratzeagatik, 2010ean Estatu Batuetako historian sailkatutako informazio filtrazio handienetako batean. Filtratutako informazio guztien artean, Irakeko eta Afganistango gerren sekretuak eta Guantanamoko baseko atxilotuei buruzko datuak agerian utzi zituen, besteak beste.

Justizia Sailarekin lortutako akordioaren arabera, Assangek (52 urte eta nazionalitate australiarra) kargu bakar baten erruduntzat joko du bere burua, informazio sailkatua legez kanpo lortzeko eta zabaltzeko konspiratzea.

Justizia Departamenduak epaitegian aurkeztutako gutun baten arabera, Assangek berak egingo du asteazkenean, 09:00etan (astearteko 23:00 GMT), Mariana Uharteetako auzitegi batean.

Hain zuzen ere, Australiarrak ez du AEBtako lurralde kontinentalera bidaiatu nahi. Hori beraz, izango litzateke uharte horietara bidaiatzearen arrazoia, Australiatik gertu baitako irla.

Bangkoken geldialdia

Wikileakseko fundatzailea ustez garraiatzen duen hegazkinak geldialdia egin du Bangkoken, Estatu Batuetako Mariana Uharteetara bidean.

Hain zuzen, VistaJet konpainiaren VJT199 charter hegaldia da, eta eguerdi aldera lur hartu du hiriburuko Don Mueang aireportuan.

"Bueltan nahi dugu"

Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Assangeren alde egin du, eta hackerra bere herrialdera bueltzatzeko eskatu du.

"Kartzelatzearekin ez dago irabazterik ezer, eta Australiara itzultzea nahi dugu", azpimarratu du lehen ministroak Camberrako Parlamentuan egindako kontrol saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak