Mundua -

Errusia-Ipar Korea

Putin eta Kim Jong-un Ipar Korean bildu dira, 24 urtean lehen aldiz

Aurreikusita dago bi agintariek segurtasunari, ekonomiari, energiari eta garraioari lotutako gaiak jorratzea. Baliteke aldebiko harremanen inguruko itun berri bat sinatzea arlo militarrean eta komertzialean.

Vladimir Putin Errusiako buruzagia eta Kim Jong-un Ipar Koreakoa. Argazkia: Associated Press
Vladimir Putin Errusiako buruzagia eta Kim Jong-un Ipar Koreakoa. Argazkia: Associated Press
Vladimir Putin Errusiako buruzagia eta Kim Jong-un Ipar Koreakoa. Argazkia: Associated Press

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako buruzagiak eta Kim Jong-un Ipar Koreako agintariak bilera egin dute astearte honetan Ipar Korean, azken 24 urteetan lehen aldiz, arlo militarrean eta komertzialean akordioak ixteko asmoz.

Ipar Koreako hiriburura, Piongiangera, iritsi denean, Kim Jong-unek berak hartu du Putin aireportuan, maila diplomatiko goreneko bidaia hau eskertzeko. Hala ere, asteazken honetan izango dituzte bilera garrantzitsuenak.

Estatu bisita honek kezka sortu du Hego Korean eta Mendebaldean, eta baliteke aldebiko harremanen inguruko itun berri bat sinatzea.

Hain zuzen ere, aurretik sinatutako akordioak ordezkatuko lituzke (1961, 2000 eta 2001. urteetakoak), eta bi aldeen arteko aliantza estrategiko berria eratuko luke arlo militarrean eta merkataritzakoan.

Aurreikusita dago bi agintariek segurtasunari, ekonomiari, energiari eta garraioari lotutako gaiak jorratzea.

Piongiangek eta Moskuk pixkanaka-pixkanaka areagotu dituzte haien arteko harreman diplomatikoak, bereziki segurtasun arlokan, nazioartean tentsioak gora egin ahala eta Errusiak Ukraina inbaditu ondoren.

Putinek 2000. urtean egin zuen lehen bisita Ipar Koreara, Kremlinera iritsi bezain laster, Kim Jong-ilek, Ipar Koreako egungo buruzagiaren aitak, gobernatzen zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Ipar Korea Errusia-Ukraina gerra