Mundua -

PROFILA

Nor zen Ebrahim Raisi?

Irango presidentea herrialdeko bigarren gizon garrantzitsuena da, Ali Jamenei ayatollahren atzetik. Batzuek uste zuten Raisi hurrengo Aiatola izango zela, herrialdeko buruzagi gorena, hain zuzen ere.

Ebrahim Raisi, istripuaren aurretik. Argazkia: EFE
Ebrahim Raisi, istripuaren aurretik. Argazkia: EFE
Ebrahim Raisi, istripuaren aurretik. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande arratsaldean desagertu ostean gaur bere heriotzaren berri eman duten Ebrahim Raisi 2021etik zen Irango presidente.

Herrialdeko bigarren pertsonarik garrantzitsuena zen Raisi. Izan ere, Ali Jamenei ayatollah bakarrik dago presidentearen gainetik.

2021ean, korrupzioaren salaketan oinarrituriko kanpaina baten ostean, hauteskundeak irabazi zituen bere alderdi kontserbadoreak.

Sistema judizialean hainbat kargu izan zituen, justizia buru izendatu zuten arte. Bere burua giza eskubideen defendatzaile bezala definitu zuen arren, Amnistia Internazionalak jakinarazi zuen Heriotzaren Komiteko kide izan zela. Hau da, 1988an, Irak eta Iranen arteko gerraren ostean, 4.500 eta 5.000 preso politiko artean hiltzeko agindua eman zuen erakundeko kide. Torturak ere leporatzen zaizkio talde honi.

Bere Gobernua indarrean dagoenetik gogortu egin da aktibisten, emakumeen eta erregimenarekiko kritikoak direnen kontrako jazarpena.

Hurrengo ayatollah bera izan zitekeela uste zuten askok.

Beraz, Irango erregimenean pisu nabarmena zuen Ebrahim Raisik. Hauek dira heriotzaren ostean hurrengo pausoak, Mikel Ayestaranek heriotza baieztatu aurretik emandako azalpenen arabera:

Irango presidentea hilko balitz, presidenteordeak hartuko luke boterea hurrengo sei hilabeteetan
Irango presidentea hilko balitz, presidenteordeak hartuko luke boterea hurrengo sei hilabeteetan
Irango presidentea hilko balitz, presidenteordeak hartuko luke boterea hurrengo sei hilabeteetan

00:48
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hegazkin istripuak gaur Eguneko albisteak Albisteak Iran Asia Ekialde Hurbileko albisteak