Mundua -

Hauteskundeak

Sadiq Khan laborista hautatu dute hirugarrenez Londresko alkate

Britainiar hiriburuko Alkatetza erdietsi zuen lehen islamiarrak 1.088.000 boto lortu ditu. Susana Hall hautagai kontserbadoreak, berriz, 813.000 boto, komunikabideek aurreratu dituzten datuen arabera.

Sadiq Khan laborista hautatu dute hirugarrenez Londresko alkate. Argazkia: EFE
Sadiq Khan laborista hautatu dute hirugarrenez Londresko alkate
Sadiq Khan laborista hautatu dute hirugarrenez Londresko alkate. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sadiq Khan laborista aukeratu dute hirugarrenez Londresko alkate, britainiar hiriburuko hautesleku guztietako botoak zenbatuta. Ostegunean egin zituzten udal hauteskundeak Ingalaterran.

Britainiar hiriburuko Alkatetza erdietsi zuen lehen islamiarrak 1.088.000 boto lortu ditu. Susana Hall hautagai kontserbadoreak, berriz, 813.000 boto, komunikabideek aurreratu dituzten datuen arabera.

Inkestek ere garaipen argia ematen zioten alkategai laboristari.

Giza eskubideen defendatzaile gisa hasi zuen bere ibilbide politikoa, eta Tooting barrutiko diputatu izan zen geroago. 2016an, Londresko Alkatetza hartu zuen.

1970ean Tootingen jaioa, 53 urteko abokatu honek ahobizarrik gabe kritikatu izan ditu Rishi Sunaken, Boris Johnsonen eta Liz Trussen Gobernu kontserbadoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Londres Ingalaterra