Mundua -
Mendiko istripua
Lau pertsona hil dira elur-jausi batean Puy-de-Dome inguruan, Frantzian
Hiru pertsona arin zauritu dira eta bi onik atera dira istriputik. Hildakoak eta zaurituak bederatzi eskiatzaileko talde bateko kideak ziren, eta Frantziako Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko Sancy tontorrean elurraren joan-etorriak harrapatu ditu.
Agentziak | EITB Media
Lau pertsona hil dira igande honetan elur-jausi batean eta beste hiru arin zauritu dira Frantzian, Puy-de-Dome inguruan, Auvernia-Rodano-Alpes eskualdean, Lyon hiritik gertu.
FranceInfo telebista kate publikoak jakinarazi duenez, hildakoak eta zaurituak bederatzi eskiatzaileko talde bateko kideak ziren, eta Sancy tontorrean, 13:30 inguruan (12:30 GMT), gainera etorri zaie elurra.
Gainerako bi eskiatzaileak onik atera dira.
Taldeko kide gehienak inguru horretakoak bertakoak ziren, eta tokiko gidari batekin zihoazen. Gidaria da, hain zuen, ezbeharrean hildakoetako bat.