Mundua -

HAUTESKUNDEAK

Robert Fico sozialdemokrata errusiazaleak irabazi ditu Eslovakiako hauteskundeak

Inflazioak jotako herritarren defentsan oinarritutako mezu sozial batekin, eta migrazioaren eta Ukrainari emandako laguntzen kontrako diskurtsoarekin, botoen % 23,3 eskuratu du.

Roberto Fico Smer sozialdemokrataren buruzagia. Argazkia: Efe
Roberto Fico Smer sozialdemokrataren buruzagia. Argazkia: Efe
Roberto Fico Smer sozialdemokrataren buruzagia. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Robert Fico lehen ministro ohi errusiazalearen Smer alderdiak irabazi ditu Eskolvakiako hauteskunde orokor aurreratuak, botoen % 23,3 eskuratuta.

Hauteslekuetan egindako inkestek PS alderdi aurrerakoi europazaleari ematen zion garaipena, baina azkenean botoen % 17,1 lortu du Michael Simecka Europarlamentuko presidenteordeak, eta bigarren lekuan geratu da.

Hirugarren postuan geratu da Peter Pellegrini lehen ministro ohiaren Hlas, Ficoren kide ohia, botoen % 14,9rekin.

Parte-hartzea % 68,51koa izan da hauteskundeetan, aurrekoetan baino % 2,71 altuagoa, eta zazpi alderdik lortu dute Kontseilu Nazionalean (Parlamentuan) sartzea, tartean botoen % 5,6a jaso duten SNS nazionalistak, sozialdemokraten koalizioetan egon izan denak.

Inflazioak jotako herritarren defentsan oinarritutako mezu sozial batekin, eta migrazioaren eta Ukrainari emandako laguntzen kontrako diskurtsoarekin, Smerek herritarren babesa lortu du, 2020ko hauteskundeetako emaitza (% 18) hobetuta.

Ezkerreko alderdiek, Ficoren eta Pellegriniren Hlsa tarteko, bi hamarkadaz kide izan direnak, botoen % 37 pilatu dute, eta nahikoa izango litzateke hirugarren alderdi bat, SNS adibidez, koalizio egonkor bat osatzeko.

Simecka aurrerakoien kasuan, SaS liberalak izango lirateke koalizio baterako berezko kideak, botoen % 6,3 gehituta.

OLaNok eta KHD alderdi kontserbadoreak botoen % 8 eta % 6,8 jaso dituzte, eta PSrekin bat egin dezakete, baina adituek uste dute aukera hori zaila dela, eta ez zela koalizio egonkorra izango.

Smer agintean egon zen eta alderdi nagusia izan zen 2018ra arte, baina antolatutako krimenaren eta agintarien arteko harremanak ikertzen ari zen kazetari baten hilketak sumindu egin zuen gizartea, eta Ficoren dimisioa ekarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur Eslovakia azken ordukoa