Mundua -

Hauteskundeak

Bernardo Arevalo aurrerakoiak lortu du garaipena Guatemalako hauteskundeetan

Hautagai progresistak lortu du presidentetza, botoen % 58 eskuratuta Guatemalako hauteskundeen bigarren itzulian. Sandra Torres Casanova bigarren postuan geratu da, boto-emaileen % 37ren babesarekin.

Bernardo Arevalo hauteskunde gauean. Argazkia: EFE.
Bernardo Arevalo hauteskunde gauean. Argazkia: EFE.
Bernardo Arevalo hauteskunde gauean. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernardo Arevalo aurrerakoiak lortu du garaipena Guatemalako hauteskundeen bigarren itzulian. Semilla Mugimenduko hautagaiak botoen % 58 lortu ditu, 2,4 milioi boto-emaileren babesa jaso baitu. Bestalde, Sandra Torresek botoen % 37 lortu ditu, 1,5 milioi boto-emaileren babesa eskuratuta.

Hautagai aurrerakoiak ustelkeriaren, atzerakada demokratikoaren eta herrialdean nagusi zen klase politikoaren aurka zabaldutako mezua herritarrengana iritsi da, garaipena eman baitio, Sandra Torres lehen dama ohia bigarren postuan utzita.

Alejandro Giammattei Guatemalako presidente ohiak zoriondu egin du Arevalo, eta "trantsizio ordenatua" eskaini dio. Agintariak pozik agertu da istilu gutxiko hauteskunde baketsuak izan direlako.

Inbestidura urtarrilaren 14an

Gobernua osatzeko zailtasunak izan ditzake urtarrilaren 14an; izan ere, Fiskaltzak hainbat saiakera egin ditu Semilla Mugimendua desegiteko, 2018an alderdia sortu zenean ustez sinadura faltsuak aurkeztu zituztela zabaldu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerikako albisteak Hauteskundeak Guatemala