Mundua -

Migrazioa

41 migratzaile hil dira Mediterraneoan, itsasontzia urperatuta

Bizirik atera diren lau pertsonek Lampedusako (Italia) kostaldean dauden erreskate zerbitzuei azaldu dietenez, euren ontzia Tunisiatik atera da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 migratzaile hil dira Lampedusa uharteko kostaldean, Italian, euren itsasontzia hondoratuta, ANSA agentziak zabaldutako albistearen arabera.

Erreskatatutako pertsonak shock egoeran daude. Azaldu dutenez, Sfaxetik (Tunisia) atera zen ontzia, eta itsasoan sei ordu inguru eman eta gero, olatu handi baten ondorioz irauli zen. Tokiko hedabideen arabera, 41 biktimak, tartean hiru haur, uretara erori ziren.

Migratzaileak Lampedusatik Italiako penintsulara eramaten hasi ondoren, lehorreratzeek ez dute etenik bertan. Gaur egun, 1.500 pertsonatik gora daude pilatuta 300 lagun hartzeko prestatutako harrera-zentroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia