Mundua -

Atentatua

54 pertsona hil ditu Estatu Islamikoak Pakistanen, atentatu batean

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua. Gainera, Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan.

Pakistango atentatua hildako hainbat biktimaren aldeko hileta. Argazkia: EFE
Pakistango atentatua hildako hainbat biktimaren aldeko hileta
Pakistango atentatua hildako hainbat biktimaren aldeko hileta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistango agintariek eguneratu egin dute atzo herrialdean gertatutako atentatu suizidan hildakoen kopurua, eta 44ra igo dute. Gainera, zauritutakoak 100dik gora dira.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua. Pakistango Pliziak gutxienez hiru pertsona atxilotu ditu, erasoarekin zerikusia dutelakoan.

Atentatua atzo arratsaldean gertatu zen Pakistango alderdi islamista nagusienaren (JUI-F) ekitaldi batean, Jiber Pajtunjua ipar-mendebaldeko probintzian, Afganistango mugatik gertu. 500 lagun inguru ari ziren parte hartzen alderdi islamistaren ekitaldian, erasoa gertatu zenean.

Hildakoen artean alderdiaren tokiko burua (Ziaula Jan maularra) eta Nawagaiko idazkari nagusi Hamidula Haqqani daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak albisteak Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Albisteak Pakistan