Mundua -

Brasil

Bolsonaroren aurkako epaiketari berrekingo diote gaur, 2022ko kanpainan "botere gehiegikeriak" egiteagatik

Brasilgo presidente ohiaren esanetan, "ez da bidezkoa" eskubide politikoak kentzea.

Brasilgo presidente ohia, Jair Bolsonaro. Artxiboko argazkia: EFE
Brasilgo presidente ohia, Jair Bolsonaro. Artxiboko argazkia: EFE
Brasilgo presidente ohia, Jair Bolsonaro. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiak akusazioaren legitimitatea zalantzan jarri zuen astelehen honetan, zortzi urterako eskubide politikoak ken diezazkiokeelako, gaur berrartuko duten epaiketan.

2022ko hauteskundeetarako kanpainan "botere gehiegikeriak" egin izana leporatzen diote Bolsonarori, hauteskunde sisteman konfiantza murrizteko egindako ekintzengatik. Bolsonarok adierazi zuen bere asmoa justu kontrakoa zela, "demokrazia babestea".

"Bidezkoa al da norbaiti eskubide politikoak kentzea enbaxadoreekin biltzeagatik? Ez da bidezkoa esatea demokraziari eraso egin zitzaiola", esan zuen Bolsonarok Sao Pauloko Asanbladan kazetarien aurrean egindako ekitaldi batean.

Hauteskunde Auzitegi Gorenak (TSE) 2022 hauteskunde kanpainari buruzko epaiketari berrekin behar dion egunaren bezperan egin zituen adierazpenok ultraeskuineko buruzagiak. Luiz Inacio Lula da Silva uneko agintariak garaitu zuen Bolsonaro hauteskunde horietan.

Akusazioaren ardatza Bolsonarok berrogeita hamar enbaxadore atzerritarrekin Presidentetzaren egoitza ofizialean 2022ko uztailaren 18an deitu zuen bilera bat da, hauteskunde sistemaren gardentasuna eta demokrazia bera deskalifikatzeko, eta telebista publikoan transmititzeko agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Epaiketak albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Brasil Ultraeskuina