Mundua -

espioitza

Latinoamerika gaineko bigarren "globo espioi" baten salaketaren aurrean entzungor egin du Txinak

Txinak ez du baieztatu ez gezurtatu AEBk atzemandako bigarren "globo espioi" bat bidali izana, oraingoan Latinoamerika zeharkatzen duena.

Gizon bat, Beijingeko AEBetako enbaxada zaintzen. Argazkia: EFE
Gizon bat, Beijingeko AEBetako enbaxada zaintzen. Argazkia: EFE
Gizon bat, Beijingeko AEBetako enbaxada zaintzen. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentagonoko bozeramaile Patrick Ryder jeneralak ostegun honetan adierazi zuenez, "globo espioi" txinatar bat antzeman zuten Montana (AEBko ipar mendebaldea) gainetik hegan eta, horren ostean, Latinoamerikako zeruan aireontzi berri bat antzeman izana iragarri zuten atzo.

Azken akusazio horrek ez du Txinako agintarien erantzunik jaso, eta larunbat honetan komunikatu bana baino ez dute zabaldu, AEBren gaineko aireontziak sortutako egoera argitzeko. Era berean, hedabide ofizialistek ez diote aipamenik egin Costa Ricako La Nacion egunkariaren arabera Erdialdeko Amerikako herrialde horren gainetik hegan ari zen objektu zuriari.

Bestalde, erabiltzaile batek Weibon bilaketa bat eginez gero (Twitterren baliokidea, Txinan zentsuratua), txinatar karaktereekin "globo" edo "aireontzi" hitzak erabiliz, "Latinoamerika" terminoarekin lotuta, AEBek atzo egindako iragarkiari buruzko hiru argitalpen baino ez dira agertzen.

Ameriketako Estatu Batuetako aireko espazioan "globo espioi" horietako lehena aurkitu izanak krisi diplomatikoa eragin du Washington eta Beijing artean, eta Antony Blinken Estatu idazkariak asteburuan Asiara egitekoa zuen bidaia bertan behera uztea eragin du.

Beijingek ostiral honetan onartu zuen AEB gaineko globoa berea dela, baina ziurtatu zuen "ikerketa helburuekin, batez ere meteorologikoekin, erabilitako globo gidatu zibil bat" dela.

Iragarpenaren ostean, Wang Yi Txinako Kanpo Arazoetarako Bulegoko zuzendariak telefonoz hitz egin zuen Blinkenekin, eta AEBri eskatu zion "lasai egoteko, garaiz komunikatzeko, akatsak saihesteko eta desberdintasunak kontrolatzeko".

AEBk Txinako globo aerostatiko espioi bat atzeman du bere lurraldean
AEBk Txinako globo aerostatiko espioi bat atzeman du bere lurraldean
AEBk Txinako globo aerostatiko espioi bat atzeman du bere lurraldean

0:39

Txinaren espioitza globoak 48 ordu eman ditu AEBk arma nuklearrak gordetzen dituen estatuan
Txinaren espioitza globoak 48 ordu eman ditu AEBk arma nuklearrak gordetzen dituen estatuan
Txinaren espioitza globoak 48 ordu eman ditu AEBk arma nuklearrak gordetzen dituen estatuan

03:10
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Txina argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Latinoamerikako azken ordukoa Espioitza