Mundua -

KOREA

Ipar Koreak jaurtitako misil bat erori da lehen aldiz Hego Koreako uretan

Hego Koreako Armadak aurreratu du "erabakitasunez" erantzungo diola Ipar Koreari. Azken jaurtiketek lehendik zegoen tentsioa areagotu dute.

Bi emakume telebistan albisteak jarraitzen. Argazkia: EFE
Bi emakume telebistan albisteak jarraitzen. Argazkia: EFE
Bi emakume telebistan albisteak jarraitzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Korea bitan banatu zenetik lehen aldiz, Ipar Koreak jaurtitako misil bat erori da Hego Koreako uretan. Seulek erabat "onartezintzat" jo du gertaturikoa eta Armadak aurreratu du "erabakitasunez" erantzungo duela.

Hego Koreak, hasiera batean, Ipar Koreatik Japoniako itsasorantz jaurtitako hiru misil antzeman ditu. Horietako bat Ekialdeko Itsasoan erori da, Sokcho hiritik 57 kilometro ekialdera eta Ulleung uhartetik 167 kilometrora. Handik gutxira, Armadak jakinarazi du Ipar Koreak 10 misil mota ezberdin jaurti dituela.

Yoon Suk-yeol Hego Koreako presidenteak Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren (NSC) premiazko bilera deitu du, eta amaieran ziurtatu du erantzun "azkarra" egongo dela.  Aldi berean, Kim Jong-unen erregimenaren "probokazio gehiagotarako prestatzeko" eskatu du.

Gaurkoa, Ipar Koreak aurten egiten duen hogeita hamaseigarrena da, inoizko handiena.

Koreako penintsulan tentsioa areagotu egin da azken hilabeteetan hainbat arrazoi tarteko: Ipar Korearen jaurtiketak, aliatuen maniobrak eta Pionyangek proba nuklearrak egiteko aukerak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Hego Korea Ipar Korea