Mundua -

Erresuma Batua

Erresuma Batuak sozietate zergaren igoera eta bankuen hobarietarako muga baliogabetu ditu

Kwasi Kwarteng Ekonomia ministro berriak zehaztu ditu neurri horiek aurkeztu duen hazkunde planaren testuinguruan.

Kwasi Kwarteng Erresuma Batuko Ekonomia ministro berria, ostiralean. Argazkia: EFE.
Kwasi Kwarteng Erresuma Batuko Ekonomia ministro berria, ostiralean
Kwasi Kwarteng Erresuma Batuko Ekonomia ministro berria, ostiralean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Ekonomia ministro berri Kwasi Kwartengek ostiralean baieztatu duenez, zerga korporatiboetako gehikuntza kenduko du, eta bankariek egun jasotzen dituzten hobarietarako muga indargabetuko du. Kwartengek aurkeztutako hazkunde planaren testuinguruan daude neurri horiek.

Komunen Ganberaren aurrean egindako adierazpen batean, Kwartengek adierazi du "larrialdi egoerarako aurrekontua" izango dela, bizitzaren kostuan izandako igoerari aurre egite aldera. Ikuspuntu berria da, "eta hiru lehentasun ditu oinarri: eskaintzaren aldea erreformatzea, finantza publikoetan jarrera arduratsua izatea, eta zergak murriztea, hazkundea bultzatzeko".

Hitzaldian, Kwartengek esan du britainiar Gobernuak "neurri zailak" hartuko dituela, herrialdeko hazkundea suspertzea helburu.

Laburbilduta, Erresuma Batuko Gobernuak iragarri du jaitsiera masiboa izango dela zergetan ekonomia suspertzeko. Hala, errentaren gaineko zerga jaitsiko du 2023ko apiriletik aurrera, eta Ipar Irlandan eta Ingalaterran etxebizitzak erosteagatik ordaindu beharreko zergak behera egingo du.

"Ekonomia britainiarrak, indartsua izateko, beti behar izan du zerbitzu finantzarioak sendoak izatea. Banku globalak behar ditugu hemen enplegua sortzeko, hemen inbertitzeko, eta zergak hemen ordaintzeko, Londresen, ez Parisen, ez Frankfurten, ez New Yorken", zehaztu du Kwartengek. Berretsi ere berretsi duenez, aurreko Ekonomia ministro Rishi Sunakek gizarte segurantzako kontribuzioan iragarritako igoera azaroaren 6tik aurrera indargabetuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Eskozia berriak Erresuma Batua bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Londres Ingalaterra Truss lehen ministro ohiaren berriak