Mundua -

Hondamendi naturalak

Alerta gorena ezarri dute Japoniako mendebaldean Sakurajima sumendiaren erupzioagatik

Japoniako Meteorologia Agentziak alerta maila 3tik 5era igo du, eta eremua ebakuatzeko eta erori daitezkeen harriekin kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei.

Sakurajima sumendiaren erupzioa. Argazkia: EFE
Sakurajima sumendiaren erupzioa. Argazkia: EFE
Sakurajima sumendiaren erupzioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako hego-mendebaldean kokatutako Sakurajima sumendiaren erupzioagatik zonaldea husteko eskatu die Japoniako Meteorologia Agentziak bertan bizi diren herritarrei.

Kagoshimako prefekturan dago sumendia, eta 08:05ean (11:05ean GMT orduan) piztu da. Harriak bota ditu 2,5 kilometrorainoko distantziara, baina ez omen da zauriturik izan.

Orduan, Japoniako Meteorologia Agentziak 3tik 5era igo du alerta maila, hau da, maila gorena ezarri du, eta eremua ebakuatzeko eta erori daitezkeen harriekin kontuz ibiltzeko eskatu die bizilagunei.

600 pertsona inguru bizi dira Sakurajima sumendiaren 4 kilometroko inguruetan. Japoniako sumendi aktiboenetarikoa da, eta horren kraterrera hurbiltzea debekatuta dago 2016az geroztik.

Pazifikoko Su-Eraztunaren gainean kokatuta dago Japonia, eta 110 sumendi aktibo ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Sumendiak Hondamendi naturalen biktimak