Mundua -
Kurdistan
Turkiako Armadak 29 miliziano kurdu hil ditu Siria iparraldean
Tropa turkiarrak 2016tik daude Siria iparraldean, gerrillari kurduei aurre egiteko eta inguruan kontrolpean mantentzeko.
Agentziak | EITB MEDIA
Gobernu turkiarrak jakinarazi du bere Armadak 29 miliziano kurdu hil dituela Siriako iparraldean. 2016tik daude han, gerrillari kurduei aurre egiteko, eta azken egunetan hainbat aldiz erakutsi dute operazio militar bat egiteko asmoa.
Defentsa Ministerioak ohar batean zehaztu du hildakoak Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) kideak eta miliziano kurduak (YPG) direla.
Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek Kurdistango Langileen Alderdia erakunde terroristatzat jotzen dituzte. Alabaina, aldi berean, gerrillari kurduak AEBn aliatuak dira Estatu Islamikoaren aurkako borrokan.
Aste honetan Turkiak akordioa egin du Suediarekin eta Finlandiarekin kurduak babesteari utz diezaioten. Trukean, Ankarak bi herrialde horiek NATOn sartzea ahalbidetuko du.
Halaber, Suediak eta Finlandiak bertan behera utziko dute Turkiari armen salerosketan ezarritako blokeoa.