Mundua -

DEPORTAZIOAK

Erresuma Batutik kanporatutako migratzaileak Ruandara eraman behar zituen hegaldia bertan behera utzi dute

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Erresuma Batutik Ruandara zihoan lehen hegaldi hori geldiarazteko agindu du.

Pankarta bat Erresuma Batutik Ruandara joatekoa zen lehen hegaldia gelditzeko eskatuz. Argazkia: EFE
Pankarta bat Erresuma Batutik Ruandara joatekoa zen lehen hegaldia gelditzeko eskatuz
Pankarta bat Erresuma Batutik Ruandara joatekoa zen lehen hegaldia gelditzeko eskatuz. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak geldiarazi egin du Erresuma Batutik kanporatutako zazpi pertsona migratzaile Ruandara eraman behar zituen hegazkina.

Estrasburgon egoitza duen auzitegiak onartu egin du hegazkin horretan Ruandara deportatzekoa zuten asilo eskatzaile irakiar batek jarritako helegitea. Ebazpenean dioenez, gizona "ez da kanporatu behar, harik eta epaitegiek azken erabakia hartu eta hiru asteko epea igaro arte".

Halaber, erabakiak eragina izan du hegazkin horretan bertan joatekoak ziren beste sei pertsonengan ere. Beraz, Justiziak zazpien bidalketa bertan behera utzi du.

Boris Johnson lehen ministro britainiarraren deportazio-planak polemika eragin du herrialdean. Esaterako, Carlos printzipeak eta Eliza Anglikanoak arbuiatu egin dute.

Hegazkina lurrean gelditu ostean, Boris Johnsonek Erresuma Batua Giza Eskubideen Europako Hitzarmenetik ateratzeko mehatxua egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Migrazioaren albisteak Europa bideoak Erresuma Batua albisteak Eguneko albisteak Albisteak Britainiar lehen ministro ohia Giza Eskubideen Europako Auzitegia