Mundua -

Ukrainako gerra

Coca Cola, McDonald's eta Starbucks multinazionalek beren jarduna eten dute Errusian

Bestalde, Amazonek iragarri du hodeirako sarbidea blokeatu duela Errusian eta Bielorrusian.

Coca Cola botilak. Argazkia: EFE
Coca Cola botilak. Argazkia: EFE
Coca Cola botilak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kapitalismoaren ikur diren Coca Cola, McDonald's eta Starbucks multinazional estatubatuarrek asteartean iragarri dute beren jarduna eten dutela Errusian. Aurretik ere, hamaika enpresak hartu dute erabaki bera, Ukrainan Putinek egindako inbasioari erantzunez.

Sobietar iraultzaren ondorenean, modernitatearen ezaugarri bihurtu zen marka horien iritsiera Errusian. Jarduna bertan behera uztea, beraz, kolpe latza izan da Errusiarentzat, batez ere, kontuan izanda AEBko presidente Joe Bidenek petrolioa, gas naturala eta ikatza inportatzea debekatu duen egun berean iritsi dela.

Bestalde, Amazonek iragarri du hodeirako sarbidea blokeatu duela Errusian eta Bielorrusian, konpainiak ohar baten bidez asteartean iragarri duenez.

Mundu mailan ezagunak diren beste hainbat enpresak ere alde egin dute azken egunetan Errusiatik. Besteak beste, Google, Meta (Facebook), Apple eta Youtube dira zerbitzua eten dutenetako batzuk. Halaber, Visa eta Mastercard, Ikea eta Nestle konpainiak ere desagertu dira Errusian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Eguneko albisteak Albisteak Amazon Joe Biden Errusia-Ukraina gerra