Mundua -
Gerra Ukrainan
Milioi eta erdi errefuxiatu ukrainar baino gehiago joan dira inguruko herrialdeetara inbasioa hasi zenetik
ACNURen arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.
agentziak | eitb media
Errusiaren inbasioa hasi zenetik 1,5 milioi ukrainar errefuxiatuk baino gehiagok ihes egin dute inguruko herrialdeetara, Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Goi batzordeak (ACNUR) gaur jakinarazi duenez. Horren arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.
Poloniak, azken balantzearen arabera, errefuxiatuen erdia baino gehiago jaso du: 925.000 inguru Errusiaren erasoa hasi zenetik.
Beste 37.800 errefuxiatu Alemaniara iritsi dira inbasioaren hasieratik, bertako Barne Ministerioak baieztatu duenez.
Kopuru horri Moskuk zenbatutako 181.000 (tartean 48.000 haur) gehitu behar zaizkio. Errusiako segurtasun indarrek gaur argitaratutako datuen arabera, guztiak Errusian daude.