Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Inditexek eta Tendamek euren jarduna eten dute Errusian, behin-behinean, 9.400 langile etxean utziz

Zara, Bershka, Pull&Bear, Stradivarious, Oysho, Masssimo Dutti, Zara Home eta Uterqüe nahiz Cortefiel, Women'secret, Springfield eta Pedro del Hierro itxi dituzte eta bertan behera geratu da online salmenta. Erabaki bera hartu dute hainbat konpainiak azken egunotan.

Zararen denda bat Errusian. Argazkia: Dmitry91 | wikimedia
Zararen denda bat Errusian. Argazkia: Dmitry91 | wikimedia
Zararen denda bat Errusian. Argazkia: Dmitry91 | wikimedia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inditex eta Tendam Espainiako bi arropa konpainia ezagunek bertan behera utzi dute "behin-behinean" Errusian duten jarduera, Ukrainiako gatazka dela eta. 500 denda ditu Inditexek Errusian (Zara, Bershka, Pull&Bear, Stradivarious, Oysho, Masssimo Dutti, Zara Home eta Uterqüe) eta beste 50 Tendamek (Cortefiel, Women'secret, Springfield eta Pedro del Hierro, besteak beste) eta dendak ixteaz gain, bertan behera utzi dute online salmenta ere.

CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordera gaur goizean igorritako oharrean, Inditexeko arduradunek adierazi dute ezin dituztela "operazioak bermatu, gaur egungo egoeran". Errusian dituzten langileak izango direla orain euren "lehentasuna" ere adierazi dute, 9.000 pertsona baino gehiago, alegia, eta horientzat "babes programa berezia" jarriko dutela martxan jakinarazi dute, zehaztasun gehiago eman gabe.

"Taldearen irabazi orokorren % 8,5 dator Errusiatik" azaldu dute, denda guztiak alokairuzko erregimenean daudela gaineratuz, "beraz, inbertsioa ez da esanguratsua ikuspegi finantzariotik" gaineratu dute.

Tendam konpainiaren arduradurek ere itxiera euren 400 langileei  "babes maila gorena" emanez egingo dela adierazi dute. Marka horrek aurreko astean itxi zituen Ukrainan zituen frankizia guztiak.

Konpainiak adierazi du behar den guztian lagunduko diela Espainiako agintariei eta nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundeei, Ukraniako gatazkan.

Bi multinazional hauen aurretik beste hainbat enpresa handik ere erabaki bera hartu dute azken egunoetan. Batzuk, Ukraniako inbasioaren aurrean protesta gisa, beste batzuk hornidura arazoengatik eta beste batzuk euren gobernuek Moskuren kontra ezarritako zigorrak betetzeko. Hauek dira, besteak beste, marka horiek: Mango, H&M, Nike, Adidas, Mango, Burberry, Ikea, Apple, Airbnb eta autogintzako hainbat: Toyota, Mitsubishi, Honda, Volkswagen, BMW, Mercedes-Benz, Daimler Truck, Mazda, General Motors, Jaguar Land Rover, Aston Martin, Renault edota Harley-Davidson.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Europa Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Errusia-Ukraina gerra