Mundua -

UKRAINAKO GERRA

NATOk errefusatu du Ukrainako aire espazioa errusiar hegazkin militarrei ixtea, "gerra" ekarriko lukeelako

"Argi utzi dugu ez garela Ukrainan sartuko, ez tropekin, ez hegazkinekin aire-espazioan", esan du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak aliatuen Atzerri ministroen ezohiko bileraren amaieran.

Ukrainako tankeak Ukraina ekialdean. Argazkia: EFE.
Ukrainako tankeak Ukraina ekialdean.
Ukrainako tankeak Ukraina ekialdean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk errefusatu egin du errusiar hegazkin militarrei Ukrainako aire espazioan sartzea debekatzea, horrek hegazkin horiek eraistea eta, beraz, Europan "erabateko gerra" zabaltzea ekarriko lukeelako.

"Argi utzi dugu ez garela Ukrainan sartuko, ez tropekin, ez hegazkinekin. Debekupeko aire-eremu bat ezartzeko modu bakarra NATOko hegazkinak bidaltzea eta Errusiako hegazkinak eraitsiz inposatzea da", ohartarazi du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak, Errusiaren inbasioaren bilakaera jorratu duen aliatuen Atzerri ministroen ezohiko bileraren amaieran.

NATOk egiten duen azterketa da horrek igoera bat eragingo lukeela Europako herrialdeen balizko inplikazioarekin Errusiaren aurkako gerran. "Etsipena ulertzen dugu, baina hori eginez gero, Europan erabateko gerra izango dugu, sufrimendu gehiago sortuz", hausnartu du Stoltenbergek.

Kieveko bizitegi-eremu batean gauez egindako bonbardaketa baten ondorioak. Iturria: Efe.

Hori guztia, ostiral goiz honetan Kieveko erdialdean dozena bat leherketa entzun direnean, aireko eraso-sirenak entzuten ziren bitartean. Dirudienez, Errusiak misilekin hiriburuan eta inguruetan egindako erasoak areagotu egin dira.

Ildo horretan, Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroak ostiral honetan ohartarazi du Vladimir Putin Errusiako presidenteak areagotu egin duela zibilen aurkako indarkeria Ukrainan, hasierako planak zapuztu ostean, eta ohartarazi du "alferrikako heriotza asko" espero dituztela datozen egunetan.

"Datozen egunetan, zoritxarrez, alferrikako eta justifikaziorik gabeko heriotza asko ikusiko ditugu", esan du Espainiako diplomaziaren buruak NATOko Atzerri ministroen bileraren ostean.

Argazkia: EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra