Mundua -

Errusiak Ukrainari eraso

Ukrainako gerra, gainbegirada batean: Une honetan jakin behar duzun guztia, laburbilduta

Errusiar inbasioari buruz informatuta egoteko jakin behar dituzun gako nagusiak.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak inbasio militarra abiatu du Ukrainan ostegun honetan, otsailak 24. Egun historikoa da dagoeneko, horrenbestez; segur aski, hurrengo hamarkadak baldintzatuko dituena.

Hauek dira gerrako lehen eguneko gakoak:

ERRUSIAKO MUGIMENDU MILITARRAK

- Jarraitu hemen Ukrainako gerra zuzenean: Errusiako tropen hedapena, erreakzioak, ondorioak...

- Errusiako tropak Ukrainako hiri nagusietarako bidean daude, eta Txernobylgo zentral nuklearra hartu dute. Kievetik oso gertu daude; izan ere, 35 kilometrora dagoen Hostomelgo aerodromoa ere mendean hartu dute.

- Mikel Reparaz EITB Mediako Nazioarte Saileko buruak inbasio militarraren hasiera laburbildu du bideo honetan:

Mikel Reparaz: 'Tanke errusiarrak Ukrainako hiri garrantzitsuenetara bidean dira'
Mikel Reparaz: 'Tanke errusiarrak Ukrainako hiri garrantzitsuenetara bidean dira'
Mikel Reparaz: 'Tanke errusiarrak Ukrainako hiri garrantzitsuenetara bidean dira'

1:50

NOLA BIZITZEN ARI DIRA GERRA UKRAINAN

- Ukrainako Osasun Ministerioaren arabera, gutxienez 136 pertsona hil dira eta 316 zauritu erasoaren lehen egunean.

- Horrez gain, 100.000 ukrainar etxetik ihesi joan dira, leku seguru baten bila.

- Ane Irazabal EITB Mediako korrespontsala Kieven da, eta bertan egoera nola bizitzen ari diren kontatu digu:

100.000 ukrainarrek etxetik alde egin dute, izututa eta babes bila
100.000 ukrainarrek etxetik alde egin dute, izututa eta babes bila
100.000 ukrainarrek etxetik alde egin dute, izututa eta babes bila

3:2

ERREAKZIO DIPLOMATIKOAK

- Ameriketako Estatu Batuek baieztatu dute Errusiako banku handien eta Kremlinaren inguruko oligarken kontrako neurriak hartuko dituela. Europar Batasunak ere hainbat neurri hartuko ditu ekonomia errusiarra hondoratzeko asmoz.

- Espainian, Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak Errusiaren ekintza militar "onartezinak" gaitzetsi ditu. Ukrainan nazioarteko legedia urratzea leporatu dio Sanchezek Vladimir Putinen Exekutiboari. Aldi berean, gatazkak Espainian eta Europar Batasun osoan ondorio ekonomikoak izango dituela onartu du, batez ere arlo energetikoan.

Errusiaren ekonomia blokeatzeko asmoz, Europar Batasunak zigor ekonomiko gogorrak ezarriko dizkio
Errusiaren ekonomia blokeatzeko asmoz, Europar Batasunak zigor ekonomiko gogorrak ezarriko dizkio
Errusiaren ekonomia blokeatzeko asmoz, Europar Batasunak zigor ekonomiko gogorrak ezarriko dizkio

2:7

Putinen erabakia kondenatu ez, eta Mendebaldeari Gerra Hotzaren mentalitatea ahazteko eskatu dio Txinak

0:57

ONDORIO EKONOMIKOAK

Gerra batean, biktima zuzenak dira kezka nagusiak, duda barik, baina Errusiaren inbasioa mehatxu ekonomikoa ere bada nazioartean, eta sektore energetikoa hankaz gora jar lezake.

Gaur, gas naturala % 60 garestitu da, Brent petrolio upelaren prezioa ere % 7,11 igo da, eta mundu osoko burtsetan galerak izan dira. Hemen duzu egoera ekonomikoari egindako argazki bat.

UKRAINAKO GERRA, EUSKAL HERRITIK BEGIRATUTA

Euskal Herrian ere, kezka handia dago gerraren aurrean. Eider Garaikoetxea eitb.eus-eko kazetariak zortzi urtez Txernobylgo haur bat hartu duen soraluzetar batekin hitz egin du. "Alaba ukrainarrak bere umeen jaiotza-agiriak bidali dizkit, badaezpada", adierazi dio Mertxe Galarragak. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

Ekonomia kontuan hartuta, zaila da aurreikustea zer-nolako eragina izango duen, baina euskal enpresetan dagoeneko hasi dira ondorioak nabaritzen.

Euskadiko energia nondik datorren eta Errusiarekiko menpekotasunik ba ote dagoen jakin nahi baduzu, Mikel Dominguez eitb.eus-eko kazetariak otsailaren 11n egindako erreportaje hau zure interesekoa izan liteke.

Maila instituzionalean, Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Europar Batasuna erantzun "bateratua eta irmoa" adosteko gai izatea espero duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra