Mundua -

KORONABIRUSA

Djokovicek esan du nahiago duela teniseko torneo batzuk ez jokatu, txertatu baino

BBC hedabideari eskainitako elkarrizketan, tenislari serbiarrak adierazi du ez luketela txertoen aurkako mugimenduarekin lotu beharko. Dena dela, pertsona orok aukeratzeko duen eskubidea babestu du.

Novak Djokovic tenislaria iazko Wimbledon torneoan. Artxiboko argazkia: EFE
Novak Djokovic tenislaria iazko Wimbledon torneoan
Djokovic tinko, torneoei uko egiteko prest

0:32

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Novak Djokovic tenislari serbiarrak irmo eusten dio bere jarrerari, eta ez du covid-19aren aurkako txertoa hartuko txapelketa batzuk jokatu ahal izateko.

BBC Erresuma Batuko irrati telebista publikoari esklusiban eskainitako elkarrizketan, tenislari serbiarrak adierazi du ez luketela txertoen aurkako mugimenduarekin lotu beharko. Dena dela, pertsona orok aukeratzeko duen eskubidea babestu du.

Txertoa ez hartzeagatik Wimbledon edota Roland Garros txapelketak sakrifikatuko ote lituzkeen galdetuta, tenislariak argi erantzun du: "Bai, prezio hori ordaintzeko prest nago".

Djokovicek ezin izan zuen parte hartu Australiako Irekian, urteko lehen Grand Slamean; izan ere, Australiako Gobernuak kanporatu egin zuen covid-19aren aurkako txertoa hartu gabe zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Munduko albisteak Tenis Eguneko albisteak Albisteak Albisteak eskalada Txertoak Koronabirusa olatu berria Serbia Djokovic gaur