Mundua -

Indarkeria

153 lagun hil dira Sirian su-etenaren bezpera egunean

Gainera, Libanoko Al Jadeed telebista kateko kameralari bat hil da Libano eta Siriaren arteko mugan egon den tiroketa batean.

Protestak Sirian. EFE
Protestak Sirian. EFE
Indarkeria Sirian, su-eten aurreko orduetan

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako bake plana indarrean sartzeko egun bat falta denean, 153 lagun hil dira, horien artean, 17 adingabe eta zortzi emakume Haman, koordinazio batzordeen arabera.

Gainera, Libanoko Al Jadeed telebista kateko kameralari bat hil da Libano eta Siriaren arteko mugan egon den tiroketan.

Indarkeria ekintza hauek, Kofi Annan NBE eta Arabiar Ligaren bitartekariak proposatutako bake plana ezartzeko egun bat falta denean gertatu dira.NBEren datuen arabera, orain urtebete hasi ziren istiluen ondorioz, 9.000 lagun hil dira, 20.000 baino gehiago joan egin dira eta 30.000 lagunek atzerrira alde egin dute.

Siriako bake plana indarrean sartzeko egun bat falta denean, 153 lagun hil dira, horien artean, 17 adingabe eta zortzi emakume Haman, koordinazio batzordeen arabera.Gainera, Libanoko Al Jadeed telebista kateko kameralari bat hil da Libano eta Siriaren arteko mugan egon den tiroketan.Indarkeria ekintza hauek, Kofi Annan NBE eta Arabiar Ligaren bitartekariak proposatutako bake plana ezartzeko egun bat falta denean gertatu dira. NBEren datuen arabera, orain urtebete hasi ziren istiluen ondorioz, 9.000 lagun hil dira, 20.000 baino gehiago joan egin dira eta 30.000 lagunek atzerrira alde egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria NBE Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Siria gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Zer gertatzen ari da Libanon?