Mundua -
Gatazka armatua
Beste 42 hildako Sirian, NBEko begiraleak bertan diren arren
Oposizioak salatu duenez, beste 42 lagun hil dira Gobernuaren errepresioaren ondorioz. Balizko bake prozesua jarraitzeko Nazio Batuen Erakundeko begiraleak Sirian dira dagoeneko.
Erredakzioa
Gutxienez 42 lagun hil dira ostiral honetan Sirian Gobernuko errepresioaren ondorioz eta Nazio Batuen Erakundeko begiralean herrialdean dagoeneko diren arren, oposizioak salatu duenez. Homseko probintzian 23 hildako izan dira, Alepon zazpi, Haman lau, Idleben bi, Damaskoko inguruetan bi eta Deraan beste bu. Azken bi hildakoak Dir Zurrekoak ziren.
Bitartean, balizko bake prozesua jarraitzeko Nazio Batuen Erakundeko begiraleak Sirian dira dagoeneko baina Damaskoko Gobernuak ez du horren gainean informaziorik zabaldu.
Bestalde, Siriako Gobernuak herrialdearen aurkako "eraso terroristak prestatzeko finantzazioa" oztopatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ditzan eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari, Ban Ki-moon erakunde honetako idazkari nagusiari eta Susan Rice Segurtasun Kontseiluko presidenteari bidalitako gutun batzuen bidez.
Damaskok salatu duenez, azken egunotan ekintza terrorista gehiago eman dira batez ere Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile bereziak sustatutako planaren inguruan akordio bat hitzartu ostean.
Bake prozesua jarraitzeko balizko misio militar baten aukera agintariekin aztertzeko asmoz iritsi dira Siriari Nazio Batuen Erakundeko begirale hauek. Gainera, Annanen bakerako planaren sei puntuen ezarpena ere zainduko dute.
Gutxienez 42 lagun hil dira ostiral honetan Sirian Gobernuko errepresioaren ondorioz eta Nazio Batuen Erakundeko begiralean herrialdean dagoeneko diren arren, oposizioak salatu duenez. Homseko probintzian 23 hildako izan dira, Alepon zazpi, Haman lau, Idleben bi, Damaskoko inguruetan bi eta Deraan beste bu. Azken bi hildakoak Dir Zurrekoak ziren. Bitartean, balizko bake prozesua jarraitzeko Nazio Batuen Erakundeko begiraleak Sirian dira dagoeneko baina Damaskoko Gobernuak ez du horren gainean informaziorik zabaldu. Bestalde, Siriako Gobernuak herrialdearen aurkako "eraso terroristak prestatzeko finantzazioa" oztopatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ditzan eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari, Ban Ki-moon erakunde honetako idazkari nagusiari eta Susan Rice Segurtasun Kontseiluko presidenteari bidalitako gutun batzuen bidez. Damaskok salatu duenez, azken egunotan ekintza terrorista gehiago eman dira batez ere Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile bereziak sustatutako planaren inguruan akordio bat hitzartu ostean. Bake prozesua jarraitzeko balizko misio militar baten aukera agintariekin aztertzeko asmoz iritsi dira Siriari Nazio Batuen Erakundeko begirale hauek. Gainera, Annanen bakerako planaren sei puntuen ezarpena ere zainduko dute.