Mundua -

Gatazka armatua

Siriara NBEko begirale talde bat bidaltzea proposatu du Annanek

Siriako Gobernuak bakerako plana betetzen badu, indarkeriaren etetea apirilaren 12an izango da. Halaber, Nazio Batuen Erakundeak epea betetzea exijitu dio Bashar al Assad presidenteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriara begirale talde "txiki eta bizi" bat bidaltzea proposatu du ostegun honetan Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile bereziak.

Talde honen helburua Bachar al Asadeko Gobernuak hitzartutako indarkeriaren amaiera frogatzea izango da. Ondorioz, Siriako oposizioak indarkeriarekin ere amaitzeko hitza eman du.

Halaber, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak loteslea ez den adierazpen bat adostu du ostegun honetan. Honen arabera, indarkeriaren etetearen epea betetzeko exijitu dio Bachar al Asadeko Gobernuari.

Annanek azaldu duenez, Siriako Gobernuak bake-plana betetzen badu, datorren apirilaren 12an, 05:00etan tokiko orduan, amaituko da mota guztietako indarkeria.

Bakerako plan honetan indarkeria bertan behera geratzea eta giza eskubideen urraketak amaitzea hartzen ditu. Gainera, plan honek herritarrei laguntza humanitarioa eskaintzeko baliabideen sarrera ez oztopatzea, demokraziarako transizioa erraztea eta elkarrizketa politikoaren hasiera sustatzea, besteak beste, ditu helburu.

61 hildako azken orduetan

61 lagun, haietariko zazpi adingabe, hil dira azken orduetan Siriako hainbat puntutan, oposizioak salatu duenez eta Damaskoko Gobernuak tropak erretiratzen hasi dela baieztatu badu ere.

Siriara begirale talde "txiki eta bizi" bat bidaltzea proposatu du ostegun honetan Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile bereziak. Talde honen helburua Bachar al Asadeko Gobernuak hitzartutako indarkeriaren amaiera frogatzea izango da. Ondorioz, Siriako oposizioak indarkeriarekin ere amaitzeko hitza eman du. Halaber, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak loteslea ez den adierazpen bat adostu du ostegun honetan. Honen arabera, indarkeriaren etetearen epea betetzeko exijitu dio Bachar al Asadeko Gobernuari. Annanek azaldu duenez, Siriako Gobernuak bake-plana betetzen badu, datorren apirilaren 12an, 05:00etan tokiko orduan, amaituko da mota guztietako indarkeria. Bakerako plan honetan indarkeria bertan behera geratzea eta giza eskubideen urraketak amaitzea hartzen ditu. Gainera, plan honek herritarrei laguntza humanitarioa eskaintzeko baliabideen sarrera ez oztopatzea, demokraziarako transizioa erraztea eta elkarrizketa politikoaren hasiera sustatzea, besteak beste, ditu helburu.61 hildako azken orduetan61 lagun, haietariko zazpi adingabe, hil dira azken orduetan Siriako hainbat puntutan, oposizioak salatu duenez eta Damaskoko Gobernuak tropak erretiratzen hasi dela baieztatu badu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gerra Siria NBE argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian? Ekialde Hurbila gaur