Mundua -
Siriako gatazka
'Siriaren lagunek' Batzorde Nazionala ordezkari gisa onartu dute
Turkian egin duten batzarrak bi lantalde sortu ditu. Batetik, Siriaren aurka isunak jartzeko, eta bestetik, herrialdea indarberritzeko.
Erredakzioa
"Siriaren lagunen" bigarren biltzarrak Siriako Batzorde Nazionala "Siriako biztanle guztien ordezkaria" izatea onartu dute, Ahmet Davutoglu Turkiako atzerri ministroak esan duenez.
"Siriaren lagunek Siriako Batzorde Nazionala herrialdeko biztanle guztien ordezkari gisa onartu dute negoziazioetarako", adierazi du.
Batzarrak bi lantalde sortu dituela zehaztu du, batetik, Siriaren aurka isunak jartzeko, eta bestetik, herrialdea indarberritzeko.
"Gure azken manifestuak botikak eta laguntza humanitarioa iristeko ildoak ezartzen ditu: Laguntza Siriaren Lagunen taldeak koordinatuko du eta Nazio Batuekin elkarlanean arituko da. Laguntza hori bidaltzeko baliabide guztiak erabiliko ditugu", esan du ministroak.
Bileran Hillary Clinton AEBetako Estatuko idazkaria izanda baina ez Koffi Annan, gaur hain justu New Yorkeko Nazio Batuen Erakundeko egoitzan Siriaren inguruko txosten bat aurkeztu duelako.
"Siriaren lagunen" bigarren biltzarrak Siriako Batzorde Nazionala "Siriako biztanle guztien ordezkaria" izatea onartu dute, Ahmet Davutoglu Turkiako atzerri ministroak esan duenez."Siriaren lagunek Siriako Batzorde Nazionala herrialdeko biztanle guztien ordezkari gisa onartu dute negoziazioetarako", adierazi du.Batzarrak bi lantalde sortu dituela zehaztu du, batetik, Siriaren aurka isunak jartzeko, eta bestetik, herrialdea indarberritzeko."Gure azken manifestuak botikak eta laguntza humanitarioa iristeko ildoak ezartzen ditu: Laguntza Siriaren Lagunen taldeak koordinatuko du eta Nazio Batuekin elkarlanean arituko da. Laguntza hori bidaltzeko baliabide guztiak erabiliko ditugu", esan du ministroak.Bileran Hillary Clinton AEBetako Estatuko idazkaria izanda baina ez Koffi Annan, gaur hain justu New Yorkeko Nazio Batuen Erakundeko egoitzan Siriaren inguruko txosten bat aurkeztu duelako.