Mundua -

hondamendia

Elurte bortitz batek 21 hildako eta milaka kaltetu eragin ditu Pakistanen

Elurte gogorrek isolatuta utzi dituzte milaka pertsona Murree hiriko mendi estazio batean, herrialdeko iparraldean.

Milaka turista Murree hirian gelditu dira isolatuta. Argazkia: EFE
Milaka turista Murree hirian gelditu dira isolatuta. Argazkia: EFE
21 hildako eta milaka kaltetu Pakistanen, elurte bortitza dela eta

0:38

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 21 pertsona hil dira Pakistango iparraldeko mendi estazio batean, milaka pertsona isolatu dituen elurtearen ondorioz.

Hildakoen artean bederatzi ume daude, Murree hiriko erreskate bulegoak jakitera eman duenez. Bertan gertatu da ezbeharra, eta hondamendi gune izendatu dute ofizialki.

Hiria erabat kolapsatu dute elurteek, milaka pertsona elurrari ongietorria ematera bertaratu direnean. 100.000 ibilgailu iritsi dira Murreera azken egunetan zehar, eta hotelak beterik daude, bisitari askok gaua euren kotxeetan eman behar izan dutelarik.

Murreeko biztanleek egunak daramatzate isolatutako turistei janaria eta mantak banatzen. Bitartean, Pakistango Gobernuak eremuaren erabateko itxiera agindu du bisitari gehiago iristea ekiditeko, Rashid Ahmed barne ministroak azaldu duenez.

Pakistango meteorologia sailak ohartarazi duenez, elurte bortitzak igandera arte luzatuko dira Murreen. Imran Jan herrialdeko lehen ministroak aitortu du agintariak "erabat ustekabean" harrapatu zituela "aurrekaririk gabeko elurte honek", eta ikerketa abiatu du ezbeharrari erantzuna emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Eguraldia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Pakistango Islamiar Errepublika albisteak Frantziako eski estazioak Elurra argazkiak Asia albisteak