Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Facebookek segurtasunaren gainetik irabaziak lehenesten dituela salatu du langile ohi batek Senatuan

Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak ukatu egin du Frances Haugen salatzaileak emandako bertsioa.

Frances Haugen Facebookeko langile ohia, Senatuan. Argazkia: EFE
Frances Haugen Facebookeko langile ohia, Senatuan
Frances Haugen Facebookeko langile ohia, Senatuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frances Haugen Facebookeko langile ohiak AEBko Senatuaren aurrean salatu duenez, konpainiak irabazi ekonomikoak lehenesten ditu segurtasunaren gainetik. Horrez gain, horren esanetan, adin txikikoei kalte egiten die, gizarte zatiketa eragiten du eta demokrazia ahultzen du. Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak, bere aldetik, bere kontuan zabaldutako mezu luze batean, ukatu egin ditu akusazioak.

"Gezurra besterik ez da", esan du Mark Zuckerbergek, Facebookek onurak segurtasunaren eta ongizatearen aurretik jartzen dituela esanez egindako akusazioari erantzunez.

Mark Zuckerbergen arabera, ez du zentzurik esateak dirua irabazteko eduki gogaikarriak berariaz sustatzen dituztela. "Iragarleek esaten digute ez dutela nahi beren iragarkiak agertzea eduki kaltegarrien edo haserrea sortzen dutenen ondoan", gaineratu du.

Senatuko azpibatzorde baten aurrera agertu aurretik, Frances Haugen salatzaileak dokumentuak filtratu ditu The Wall Street Journal egunkarian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Munduko albiste zirraragarriak Ameriketako Estatu Batuak Sare sozialak Eguneko albisteak Eguneko albisteak