Mundua -

ALEMANIAKO HAUTESKUNDEAK

Alemaniako hautagai nagusiek bozkatu dute eta "etorkizuna erabakitzeko" deia egin diete herritarrei

Armin Laschet, Olaf Scholz eta Annalena Baerbock bozkalekuetara joan dira gaur goizean, eta datozen lau urteetarako "euren etorkizuna eta herrialdearena" erabakitzeko eskatu diete boto-emaileei.

Armin Laschet botoa ematen. Irudia: EFE
Armin Laschet botoa ematen
Merkelen ondorengoak beste bi alderdi beharko ditu koalizioa osatu eta gobernatu ahal izateko

1:32

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako kantzilerra izateko hautagai nagusiak bozkalekuetara hurbiltzen hasi dira gaur Alemanian egingo diren hauteskunde orokorretan botoa emateko.

Armin Laschet hautagai kontserbadoreak berretsi duenez, herritarrek herrialdeak datozen lau urteetan hartuko duen norabidea erabakiko dute gaur. Akisgranen botoa eman ostean, boto bakoitzak garrantzia duela azpimarratu du.

Gaineratu duenez, "gaur ez dute politikariek hitz egiten, boto-emaileek baizik, eta ez da kanpainako eguna, hautesleen eguna baizik".

Laschetek alderantziz tolestu du boto-papera hautestontzian sartu aurretik, beraz, Alemaniako hauteskunde legearen arabera, baliogabetu egin beharko lukete. Hala ere, botoa baliozkoa izango dela baieztatu dute.

Olaf Scholz Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren hautagaiak ere bozkatu du. Inkesten arabera, bere alderdia izango da bozkatuena, eta, horregatik, "emaitza oso indartsua" espero du alderdiarentzat.

"Herritarrek Alemaniako Errepublika Federaleko hurrengo kantzilerra izateko agindua eman diezadaten", adierazi du Scholzek Potsdametik botoa eman ostean.

Annalena Baerbock Berdeen hautagaiak "etorkizunaren alde" bozkatzeko deia egin du.

"Demokrazian bizitzeak aukeratu ahal izatea esan nahi du. Hori onura handi bat da, erabil dezagun. Gu guztion etorkizuna da. Gobernu klimatikoa nahi duenak berdea aukeratu beharko luke gaur", adierazi du Baerbockek Twitter bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Angela Merkel Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Alemania Olaf Scholz