Mundua -

IRAILAK 11

I-11ko atentatuen ikerketako dokumentu bat desklasifikatu du FBIk, lehen aldiz

Joan den astean Joe Bidenek agindua eman ondoren etorri da dokumentua argitara ematea, atentatuen 20. urteurrenean.

2001eko atentatuen irudia.
2001eko atentatuen irudia.
2001eko atentatuen irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2001eko irailaren 11n Estatu Batuetan izandako atentatuen inguruko ikerketari buruz informazio gutxi zabaldu da azken urteotan.  Zorrotz zaindu dute dokumentuon konfidentzialtasuna herrialde horretako segurtasun arduradunek.

Erasoen 20. urteurrenarekin bat eginez, joan den astean, Joe Biden AEBko presidenteak ikerketaren bidean beste urrats bat ematea erabaki eta dokumentuak desklasifikatzen hasteko agindua eman zuen. Atzo zabaldu zuen aurreneko dokumentua FBIk.

Hain zuzen, 2016. urteko txosten bat da argitara eman dena, 16 orrikoa. Bertan, atentatuetako bi erasotzaileren eta Saudi Arabiako inteligentzia zerbitzuko ustezko kide baten arteko harremanak daude jasota.

Saudi Arabiak Washingtonen duen enbaxadak berehala ukatu du zabaldutako informazioa, atentatuekin inolako loturarik ez dutela adieraziz.

Erasoen biktimek, 1.600 inguru, gutun bat igorri zioten Bideni, dokumentuak desklasifikatzeko eskatuz, eta presidenteak onartu egin du eskaria.

Omenaldia

Irailaren 11ko atentatuetako biktimak omentzeko ekitaldi nagusia atzo egin zuten, New Yorken (AEB), Dorre Bikiak zeuden tokian. Biktimen senideak eta ingurukoak bildu ziren, Joe Biden AEBko presidentearekin eta Barack Obama eta Bill Clinton agintari ohiekin batera, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Barack Obama Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden