Mundua -

Haiti

Gutxienez 2.189 lagun hil dira eta 12.268 zauritu Haitin, aurreko asteburuko lurrikaragatik

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren esanetan, lurrikarak 1,2 milioi pertsonari eragin die, tartean 540.000 umeri.

Lurrikara 7,2 gradukoa izan zen. Argazkia: EFE.
Lurrikara 7,2 gradukoa izan zen
Grace ekaitzak zailago egiten du laguntza humanitarioa hondamendi eremura iristea Haitin

1:27

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 2.189 lagun hil eta 12.268 zauritu dira Haitin, asteburuan izandako 7,2 graduko lurrikararen ondorioz.

Gainera, lurrikararen txikizioari, Grace ekaitz tropikalak ekarritako euriteak gehitu behar zaizkio; ondorioz, erreskate-lanak are zailagoak ari dira izaten.

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren esanetan, lurrikarak 1,2 milioi pertsonari eragin die, tartean 540.000 umeri; 500.000 umek, gainera, oztopoak dituzte oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko, edo, are okerrago, ez dute oinarrizko zerbitzurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerika albisteak Lurrikarak munduan Hondamendi naturalen biktimak Zer gertatu da Haitin?